Orotarik | 2025eko Maiatzaren 22a

Kukumarro

Xarles Videgain

Frantses iraultza denborako hilabete egunak

Jakina da gauza bat izendatzen duenak frangotan bere indarra erakutsi nahi duela eta bere ikusmoldea besteen gainetik ezarri nahi duela. Leku izenetan gertatzen da.

Frantses Iraultza agitu zelarik iraultzaileek erabaki zuten hiri anitzetako izenak kanbiatzea, zaharkituak zirelakoan edo erlisionearekin lotuegi zirelakoan edota ez baitziren aski frantsesak mintzairaren aldetik. Konparazione, Errobi bazterreko herriek Nive izena ekarri behar zuten beren izen berrian: Nive Franche Donibane Garazin, Grand Pont Arrosan, Montagne sur Nive Luhuson, Marat sur-Nive Uztaritzen. Donapaleu bilakatu zen Mont Bidouze. Batzuetan euskarazko hitza ematen zitzaion hala nola Ainhoari Mendiate deitu behar baitzen. Donibane Lohizune izendatua izan zen Chauvin Dragon. Chauvin soldadu baten izena zen: Frantziaren alde kartsuki ibili zen bataila anitzetan, hamazazpi aldiz kolpatua izana omen zen. Iduri luke haatik Chauvin soldadu hori ez dela sekulan existitu eta asmatua izan dela. Haatik on zen Euskal Herriko herri baten izena izateko. Bainan izen aldaketak hilabete izenetan ekarri zituzten ere. Frantsesezko hilabeteen izen zaharrak nahi ukan zituzten ordezkatu aroa eta landareak aipatuz. Urtea lau sasoinetan eman zuten lehen bezala eta sasoin bakoitzeko hiru hilabeteen izenek soinu bera behar zuten hitzaren bukatzeko, hala nola Messidor, Thermidor, Fructidor, or, or, or, "messe" hitzean moisson edo uzta, "Therm" hitzean beroa eta "Fructi" hitzean fruitua. Beraz ditxolari edo bertsolari ziren nolazbait eta ordenu berria ezarri nahi zuten orduko izenetan eta sinestetan.

Jakobinismoa aipatzen bada ere, kasu egin behar da, iraultza hasi zenean euskara ez zen guziz baztertua izan eta frantsesez agertzen ziren testu anitz euskaraz itzuliak ziren. Hori gertatu zen hilabete izenetan. Iduri luke mauletar batek, izena baitzuen Arnis, asmatu zituela hitz berri horiek.

Goazen ikustera nola asmatu zituen.

Lehenik Vendémiaire, Brumaire, Frimaire. Mahaste ezen Vendémiaire hortan mahasti-biltze baita eta Mahaste ez da itzulpen gaiztoa. Brumaire deitzeko Lanhote "la brume" lanhoa baita. Eta Frimaire hotza delakoz, euskaraz Izozte deitu zuen. Mahaste, Lanhote, Izozte.

Gero hiru hilabete, kor batekin. Nivôse elurraren hilabetea delakoan, Elhurkor eman zuten. Ondokoa Pluviôse izanik, Eurikor pentsatu zuten eta gero Ventôse haizea delakoz Aizekor. Aize h-rik gabe seguraski Arnis zuberotarra zelakoz eta aize erraiten delakoz zuberotarrez eta ez haize.

Ondoko frantses izenek ekartzen baitute al-soinua, Germinal, Floréal, Prairial, euskaraz dun soinua hirutan eman zuten. Germinal, Sapadun. Sapa ez da "le germe" erran nahi baita hozia edo hazia baina horrela eman zuten, sapa delarik landareen izerdia. Floréal bistan da Lilidun itzuli zuten (ez loredun, lili erraiten baita ekialdean euskaraz) eta Prairial emateko ez pentze ez soro bainan Belhardun soilki.

Azken hiruak -Lis batez eginak dira. Eta frantsesez oraixtian aipatu or batekin. Alabainan Messidor da Bihilis "la moisson" baita bihia biltzeko denbora. Thermidor "Berolis" deitzen da hilabete beroa delakoan. Eta fructidor "frutulis" nola ez!

Denbora batez, eskolan departamendu guziak ikasi behar genituen buruz. Ea frantses iraultzak asmatu hilabeteen izenak gogoan atxikitzen ditugun: mahaste, lanhote, izozte, elhurkor, eurikor, aizekor, zapadun, lilidun, belhardun, bihilis, berolis, frutulis. On omen da memorioaren azkartzeko hitzak buruz atxikitzea. On ere ikusteko podere bat noraino joaiten ahal den bere ikusmoldea sarrarazteko edo txertatzeko. Bainan badira txertoak eihartzen direnak.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Orotarik | 2025/05/22

Itsas bazterretik

Piarres Larzabal Kolegioa

Itsas%20bazterretik

Bertso saioa 6 eta 3.endako

Piarres Larzabal kolegioko 6 eta 3.eko ikasleek, euskara kurtsoetan bertsolaritza eta ahozkotasuna lantzeko helburuarekin, Bertsularien Lagunak elkartetik etorritako Josu Txoperena bertso irakaslearekin sei saio igaro dituzte.

Lanketa horri bukaera polit baten emateko asmoz, martxoaren 25ean asteartez, bertso-saioa ukan genuen kolegioan, Maddi Ane Txoperena eta Irantzu Idoate bertsolari gazteen eskutik. Ikasleek kurtsoetan ikasitako doinu eta joko ezberdinez bat-batean gozatzeko parada paregabea ukan zuten.

Milesker Josu, Irantzu eta Maddi Ane!

...

Irakurri segida

Orotarik | 2025/05/22

Haziak mintzo

Altzaiko eskola

Haziak%20mintzo

Maskarada Altzaiko eskolan

Agur agur, Herria aldizkariko irakurle maiteak! Gü gira Altzaiko ikasleak!

Negü hontan, Altzaiko herriak dü maskarada antolatü. Beraz gük ere eskolan, maskarada ttipi bat antolatü dügü.

Lehenik, maskaradako Pitxu, Buhame Jauna eta Kabana jinarazi dütügü gelalat beren kargüa haiekin aipatzeko, beren aholküen emaiteko.

Gero irakasleek kargüak banatü dütie ikasleen artean eta taldeka hasi gira lanean: dantzariak, xorrotxak, buhameak, kauterak, Anderea eta Jauna.

Emeki emeki maskarada sortü da. Lehenik barantailaren 19an ostiralean, Xiberoko eskolak kümitatü dütügü gure maskaradaren ikustera eta biharamunean herritarren aitzinean eman dügü.

Ondotik Zihigako bestetan, berriz maskarada eman dügü apirilaren 20an.

Proiektü hori plazer handia izan da denentako Xiberotar kültüraren üngürüan!

...

Irakurri segida

Orotarik | 2025/05/22

Haziak loratzen

Martine "No pasaran"

Haziak%20loratzen

Dolores Ibárruri, No Pasarán!

La Pasionaria (2/4)

Naturalki, nere senarra izanen zen Julian Ruiz ezagutu nuen, bera ere, nere aita bezala lurpeko meatzaria zen, Muskizetik heldu zen, noski militantea zen, militante sozialista.

1916an ezkondu ginen. Elgarrekin militantzia segitu genuen, bereziki 1917an, Greba orokorrean parte hartu genuen.

Greba hau, nere bizian, momentu garrantzitsua izan da: 1917an, lehen gerla mundiala zen bainan Espainiak ez zuen parte hartzen, Espainiako gobernamendua liberal eta kontserbadorea zen. Hastapenean, grebalariek, aktibitate ekonomiko osoak paralisatu zituzten, bereziki Bizkaian eta Bartzelonan. Goiz batez, agorrilaren 13an Bilbon, tren bat burdinbidetik atera zen, 5 hil eta 18 kolpatu eginez. Prentsak eta gobernamenduak hori grebalarien gain ezarri zuten, dudarik gabe. Erran zuten grebalariek errailak espres altxatu zituztela....

Irakurri segida

3787. zbk

Gure Hitza | 2025/05/22

Makilak eta aitzurrak

Peio Jorajuria

"Behin saldua, betikoz galdua!" zuen idazten joan den astean hemen berean Menane Oxandabaratzek, Marieneko lur eremuaren inguruko afera aipatzean. Nik ere gai bera jorratuko dut, beste punta batetik harturik.

Elorrimendi mendixka, frantsesez "La Colline de la Bergerie", Kanboko hiri barnea eta Marieneko zelaiaren erdian kokatzen da. Departamendua da mendixka horren jabe, eremu guzia gune zaindu bezala ezarririk, tokiko biodibertsitatea jendearen agerian ezartzeko. Mendixka gaineko idazkun batean hau irakur daiteke besteak beste: "Departamendua bertako laborariekin engaiatua da paisaia horren eta hor garatzen den bioaniztasunaren zaintzeko". Gune pedagogiko zinez interesgarria. Kanboko herriak, turismo bulegoaren bidez, azkarki baloratzen duen eremua.

Elorrimendiren zangopean aurkitzen da Marieneko zelaia, bere arta-etxe famatuarekin, eta ere zenbait urte...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016