Herriz Herri - Donamartiri (NB) | 2025eko Maiatzaren 22a

Pala txapelketa - Heriotze

Pala txapelketa

Horra berriz Belhorritz elkarteak antolatutako plazako pala txapelketa. Pilota hutsezko txapelketa, 3 mailetan parte hartu nahi bada, izena eman behar da maiatzaren 24a aitzin, ekainaren 2tik goiti hasteko. Mezu bat igorri edo deitu 06-67-54-58-44 zenbakirat: izen, maila, telefono zenbakiak eta disponibilitateak emanez (20€ jokolari bakotx, 10€ ikasleentzat).

Heriotze

Joan den astean, maiatzaren 14an pausatu da Madeleine Harismendy 78 urtetan. Azken agur beroa egina izan zaio, Donamartiriko eliza bete betea zen, elizaren barnean ezin sartuz, anitz jende kanpoan egon da. Asteburuetan ikusten ahal zen Mado trinket edo plazetan, alabainan maite zuen bere semea Thierry pilotari famatuaren ikusterat joaitea. Jacky bere senarrari, Sylvie, Guy eta Thierry hiru haurreri, eta hauen espos laguneri, bai eta ahantzi gabe Elodie, Laetitia, Lucie, Jon, Emma, Elena eta Inaia haur ttipieri, Léo bere arra-haur ttipiari, bere hiru ahizperi eta berexte hunek hunkitzen dituen guzieri gure, dolumin beroenak eskaintzen dizkiegu.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3787. zbk

Gure Hitza | 2025/05/22

Makilak eta aitzurrak

Peio Jorajuria

"Behin saldua, betikoz galdua!" zuen idazten joan den astean hemen berean Menane Oxandabaratzek, Marieneko lur eremuaren inguruko afera aipatzean. Nik ere gai bera jorratuko dut, beste punta batetik harturik.

Elorrimendi mendixka, frantsesez "La Colline de la Bergerie", Kanboko hiri barnea eta Marieneko zelaiaren erdian kokatzen da. Departamendua da mendixka horren jabe, eremu guzia gune zaindu bezala ezarririk, tokiko biodibertsitatea jendearen agerian ezartzeko. Mendixka gaineko idazkun batean hau irakur daiteke besteak beste: "Departamendua bertako laborariekin engaiatua da paisaia horren eta hor garatzen den bioaniztasunaren zaintzeko". Gune pedagogiko zinez interesgarria. Kanboko herriak, turismo bulegoaren bidez, azkarki baloratzen duen eremua.

Elorrimendiren zangopean aurkitzen da Marieneko zelaia, bere arta-etxe famatuarekin, eta ere zenbait urte...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016