Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2025eko Maiatzaren 22a
Heriotze - Koru topaketa - Xilaba - Erramun Martikorena Baigorrin kantuz
Heriotze
Berria berant jakin dugu Baigorrin. Denis Oronos 78 urtetan zendu da Deux Sevres departamenduko La Creche herrian, joan den apirilaren 25ean. Bankako Gattulikoa sortzez, gure herrian iragan zuen bere biziaren parte nagusia, Sivom-eko langile, suhiltzaile, Leizemendi espeleologia elkartearen sortzaileetarik bat ere izan zen, besteak beste. Bazen hamar bat urte hemendik joana zela.
Koru topaketa
Ikastetxeetako abesbatzen kontzertua Baigorriko elizan iraganen da maiatzaren 23an ortziralez (21:00). Oztibarreko Manex Erdozaintzi, Garaziko Zitadela eta Baigorriko Jean Pujoko kantari gazteek parte hartuko dute.
Xilaba
Iparraldeko bertsulari gazteen arteko txapelketa Baigorritik ere pasatuko da. Bixentainean lehiatuko dira maiatzaren 24an ibiakoitzez (10:00), finalarentzat sailkatzeko. 15 batek parte hartzen du orotara. Finala ekainaren 7an (10:00) Itsasuko Sanoki gelan.
Erramun Martikorena Baigorrin kantatuz
Irulegiko Irratiak kantaldi handia antolatzen du Baigorriko elizan, heldu den ekainaren 1ean, igande arratsaldez (16:30), Erramunen ohoretan. 30 bat abeslariek emanen dituzte beren kantu ezagunenak. Txartelak Irulegiko Irratian edo Baigorriko turismo bulegoan hartzen ahal dira.











