Herriz Herri - Donibane Lohizune (L) | 2025eko Maiatzaren 22a
Begiralekada - Nerabeen Eguna - Liburu aurkezpena
Begiralekada
Maiatzaren 24an (15:30), Begiraleakelkartearen 90 urteak ospatzeko, "Begiralekada" ikusgarria emanen da, pilota plazan. Euria balitz, Jai Alain eginen litzateke. Sartzeak 5 euro kostako du.
Nerabeen Eguna
Maiatzaren 24an, Nerabeen Eguna ospatuko da Ducontenia parkean (13:30-17:30). 12 eta 17 urte arteko gazteei zuzendua, hainbat aktibitate antolatuko dira, besteak beste eskalada, paintball eta mahain jokoak. Xehetasunentzat: www.saintjeandeluz.fr.
Liburu aurkezpena
Maiatzaren 28an (19:00), Ekaitz Bergaretxeren"Masusta erreximenta"liburuaren aurkezpena iraganen da mediatekan, Azokaroa kari. Urririk izanen da.











