Herriz Herri - Hiriburu (L) | 2025eko Maiatzaren 22a
Euskaraldia - Koru kontzertua - Ondare totema berriak
Euskaraldia
Euskaraldia kari, maiatzaren 22an mintzapraktika tailerra iraganen da La Perle gelan (18:30). Euskara mintzatu nahi dutenei edota jokoak maite dituztenei zuzendua da.
Koru kontzertua
Maiatzaren 23an (20:30), Enara emazte koruak kontzertua emanen du elizan. Sartzea librea izanen da, bakoitzak nahi duena ematen ahalko du.
Ondare totema berriak
Herriak bere historia, nortasuna eta auzoak balioesten ditu, lurralde osoan ezarri berri den seinaletika berriari esker. Aitzineko agintaldian abiatu proiektu hau, hautetsien, ondareko herriko kanpoko batzordearen, herriko langileen eta tokiko partaideen arteko lan kolektiboari esker gauzatu da. Karrika batzuen eta lau auzo historikoen izen zaharrak berriz ezagutzeko parada eskaintzen du, herriko ondare kultural, eraiki eta naturala hobeki identifikatzea ahalbidetuz.











