Herriz Herri - Ziburu (L) | 2025eko Maiatzaren 22a
Ikusgarria - Kaskaroten ibilbidea
Ikusgarria
Maiatzaren 27an (19:00), "B.A.K" ikusgarria ikusteko aukera izanen da Xuriton eta urririk. Huna sinopsia: "Hiru belaunalditako emazteen inguruko 25 minutuko hiru ipuin labur: familia, maitasuna, itsasontziak, sukaldaritza... Harea, gatza, irina, ura edo lurrarekin landuak... Bizitzak, oroitzapenak eta anekdotak biltzen dituen maleta bezala: bidaiatzen du, ideki eta hesten da. Haur joko bat balitz bezala, hondar-kutxa baten inguruan".
Kaskaroten ibilbidea
Maiatzaren 23an (10:00 eta 15:00), ibilaldi ludikoa antolatuko da herriko kaleetan zehar. Joko eta enigma bidez, kostaldearen sekretuak eta paisaia moldatzen duten arrisku naturalak ezagutaraziko dira. Mediatekatik abiatuko da, urririk izanen da, euskaraz eta frantsesez, denei idekia.











