Herriz Herri - Bardoze (L) | 2025eko Maiatzaren 22a

Dantzari Ttiki

Dantzari%20Ttiki

Aurten, Lagunekin taldeko dantzari gazteak Bidartera joan ziren Dantzari Ttiki eguna ospatzeko, Iparraldeko beste dantza eskola guziekin. Han, berriz aurkitu zituzten Lekorneko eta Irisarriko taldeak, zeinekin lagun anitz dituzten, usu elkar dantza ikastaldiak egiten dituztelako.

Dantzari Ttikin, urtean zehar landu dituzten dantzak partekatu zituzten besteekin, laguntasun berriak sortu zituzten dantza sarean, eta dendariek egin arropa berriak jantzi zituzten! Anitzen arabera ederrak dira, orduan milesker handi bat herriko dendariei eta laguntzaileei izugarriko lan horiengatik!

Haur bat dantza eskolan sartzeko, deitu Maider 06-07-91-62-47 zenbakira, eta helduen kurtsoetan parte hartzeko, deitu Jon 06-28-70-16-52 zenbakira.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3787. zbk

Gure Hitza | 2025/05/22

Makilak eta aitzurrak

Peio Jorajuria

"Behin saldua, betikoz galdua!" zuen idazten joan den astean hemen berean Menane Oxandabaratzek, Marieneko lur eremuaren inguruko afera aipatzean. Nik ere gai bera jorratuko dut, beste punta batetik harturik.

Elorrimendi mendixka, frantsesez "La Colline de la Bergerie", Kanboko hiri barnea eta Marieneko zelaiaren erdian kokatzen da. Departamendua da mendixka horren jabe, eremu guzia gune zaindu bezala ezarririk, tokiko biodibertsitatea jendearen agerian ezartzeko. Mendixka gaineko idazkun batean hau irakur daiteke besteak beste: "Departamendua bertako laborariekin engaiatua da paisaia horren eta hor garatzen den bioaniztasunaren zaintzeko". Gune pedagogiko zinez interesgarria. Kanboko herriak, turismo bulegoaren bidez, azkarki baloratzen duen eremua.

Elorrimendiren zangopean aurkitzen da Marieneko zelaia, bere arta-etxe famatuarekin, eta ere zenbait urte...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016