Herriz Herri - Baiona (L) | 2025eko Maiatzaren 22a

Hitzaldia - Kontzertua - Hitzaldia - Ikastola kexu - Euskaraokea - Elgarretaratzea

Lizeo aitzinean antolatu elgarretaratzea
Lizeo%20aitzinean%20antolatu%20elgarretaratzea

Hitzaldia

Maiatzaren 22an (18:00), Jacques Saldubeherek "Euskal pilota zaindu, ohituretan atxiki edo gaurkotasunaren alde zuzendu?" gaiaren inguruko mintzaldia eskainiko du. Euskal Museoan iraganen da eta frantsesez. Xehetasunentzat: 05-59-59-08-98.

Kontzertua

Maiatzaren 22an (21:00), Anje Duhaldek kontzertua akustikoan eskainiko du, ondotik La Fulanaren aldi izanen da. Kalostrapen iraganen da.

Hitzaldia

Maiatzaren 23an (15:00), Juris Institutuko (Tolosako Kanpusa) Alexandre Minda erakaslearen frantsesezko mintzaldia iraganen da Bilkuren herriko zentroan. Gaia "Euskal koloreak: jatorria, berezitasunak eta sinbolikak" izanen da. Harremanentzat: 05-59-59-81-20.

Ikastola kexu

2024/2025 ikasturtea burutzen ari da eta Hezkuntza Ministeritzak Seaskari ez dio oraino adierazi zenbat postu ukanen dituen sartzean. Hori dela eta, maiatzaren 23an ostiral arratsaldez (17:00), Baionako karriketan ikastolen 3. danborrada iraganen da. Egun horretan, irakasle postu eta "mespretxu gutiago" aldarrikatuko direla adierazia du Seaskak. Mobilizazio horretan parte hartzeko deia luzatua izan da.

"Euskaraokea"

Maiatzaren 24an (11:30), "euskaraokea" euskarazko karaokea iraganen da Biltxokon. Euskaraldiaren karietara antolatua da.

Etxepareko ikasleen elgarretaratzea

Maiatzaren 15ean, Bernat Etxepare lizeo aitzinean hamarnaka ikaslek elgarretaratzea antolatu zuten. Ikasleek aurten ere azterketak euskaraz pasatzea ezin izanen dute, salatu dute botere publikoek ez dituztela oraindik eskatu zitzaizkien euskararen aldeko jauziak egin. Pairatzen duten egoera bidegabea salatzea eta botere publikoei behingoz euskararen aldeko jauziak egitea eskatu dute.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3787. zbk

Gure Hitza | 2025/05/22

Makilak eta aitzurrak

Peio Jorajuria

"Behin saldua, betikoz galdua!" zuen idazten joan den astean hemen berean Menane Oxandabaratzek, Marieneko lur eremuaren inguruko afera aipatzean. Nik ere gai bera jorratuko dut, beste punta batetik harturik.

Elorrimendi mendixka, frantsesez "La Colline de la Bergerie", Kanboko hiri barnea eta Marieneko zelaiaren erdian kokatzen da. Departamendua da mendixka horren jabe, eremu guzia gune zaindu bezala ezarririk, tokiko biodibertsitatea jendearen agerian ezartzeko. Mendixka gaineko idazkun batean hau irakur daiteke besteak beste: "Departamendua bertako laborariekin engaiatua da paisaia horren eta hor garatzen den bioaniztasunaren zaintzeko". Gune pedagogiko zinez interesgarria. Kanboko herriak, turismo bulegoaren bidez, azkarki baloratzen duen eremua.

Elorrimendiren zangopean aurkitzen da Marieneko zelaia, bere arta-etxe famatuarekin, eta ere zenbait urte...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016