Herriz Herri - Aldude (NB) | 2025eko Maiatzaren 22a
Heriotzeak - Pala lehiaketaren finalak
Heriotzeak
Roger Ospital, Attalainean sortua badu 90 urte, joan den astean Alduden ehortzia izan da. Hiru haurridetako familiakoa, ofizioz sukaldari fina, bizia Euskal Herrian, Bordelen eta beste erresumetan gaindi iragan du. Familiatua, Roger Angelun erretiratua zen.
Amerikan aldiz, Elvire Uharriet zendu da. Xanxalanean sortua, bost haurridetako familian. Bere lan denbora guzia San Frantziskoko Frantses Lizeoan erakasle gisa iragan du. Urepele Fututeneko Jean Uharrietekin ezkondua zen eta seme baten ama zen. Elvire 78 urtetan eritasunez zendu da. Ondoko egunetan, meza emana izanen da bere xedearentzat. Doluminak Ospital, Uharriet eta Xanxalaneko familieri.
Pala lehiaketaren finalak
Huna 2025eko ALF'CUP finalen emaitzak:
Emazteak: Laxague-Ormart 40/29 Alfaro-Aurnague. Xaxari: Lilou.
Gazteak: Sorhondo-Laxague 40/11 Hasquet-Monaco. Xaxari: Elaia.
Gizonak gomaz: Casemajor-Inda 50/43 Etcheverria-Ustarroz. Xaxari: Maitexa.
Nahas: Arrechea-Gonzales 40/37 Orathegaray-Pordoy. Xaxari: Iñaki.
Gizonak tenizean: Esain-Gorrostiague 40/17 Suzanne-Apeztegi. Xaxari: Maika.











