Ba ote dakixu? | 2025eko Maiatzaren 22a

Liberazioaren biharamunak Ipar Euskal Herrian (2/3)

Gilen Bacho

Buchenwald kanpamenduko liberazioa, 1945eko apirilean
Buchenwald%20kanpamenduko%20liberazioa_%201945eko%20apirilean

1945eko udaberrian, deportazioaren lehen lekukotasunak familietara heldu ziren, gutun bidez. Jean-Pierre Castaingts behaskandarrak, Larribarreko eskolako irakasle zena, bere familiari idatzi zuen, apirilaren 27an. Gerla denboran, erresistentzian sartu zen, lotura-agente gisa. Gutunak eta informazioak demarkazio mugan gaindi transmititzen zituen. Baina, 1943ko abenduaren 7an, Lyonen, non Brutus sarearentzat misio bat betetzen ari zen, Gestapoak atxilotu zuen.

"Amesgaiztoaren lekukotasuna"

Alemaniarrek Montluc-eko presondegian preso sartu zuten, Compiegneko kanpamendura igorri aitzin eta, azkenean, Buchenwaldera, Dora eta Ellrich-eko komandoetan lan egiteko. Horra bere familiari idatzi zuena: "Nazien galeretako mirakuluz bizirik atera den gizon bat berriz ikusiko duzue denborazenbaitetan. Alabaina, preso politikoetan, hamarretik batek bakarrik bere herria berriz ikusiko du. Orain arte, holandar mugan naiz, nire herriratzea igurikatuz. Miseria, gosea eta disenteriarengatik nireegoera fisikoa ez da azkarrenetarik. Baina, hori dena bukatua da orain. Bakarrik kilo anitz berriz hartu behar ditut. Ez bainaiz oraino biziki azkar, presazko itzultze bat ez igurikatu." Izugarrizko sufrimendua ezagutu zuen, baina halere bere deportazioko lagunei pentsatzen zuen: "Nire lagun dohakabeak, Buchenwaldeko kanpamenduan utzi ditudanak, Sauveur Narbaits, Jean Hausseguy eta Dominique Urrutibehety, zer bilakatu ote dira? Guretzat, Ellricheko kanpamenduan, ingeles tropen heltzeak hiltzetik salbatu gintuen, gau berean, kolektiboki pozoindatuak izan behar baikinen". Kanpamenduetatik bizirik atera ziren "Pierre Inchauspe donapaleutarra eta Beloscar ithorroztarra, orain etxetik hurbildu behar dira." Pierre Inchausperekin batera, urtarrilean, Ellricheko komandora, non "bizi baldintzak lazgarriak ziren", igorria izan zen. Berrogei urte berantago, bere historia idatziz kondatu zuelarik, "deportazioko oroitzapen guzien artetik, Compiègne-Buchenwaldeko konboiak giza miseriaren lekukotasun lazgarriena inspiratzen" ziola erran zuen. Bidaiak bi gau eta hiru egun iraun zuen eta, azkenean, Buchenwaldera heldu zirelarik, haien "kabala bagoitik" jalgi zirelarik, "bost edo sei hilotz baziren, bidaiako bi azken gauetako amesgaiztoaren lekukotasuna". Azkenean, Jean-Pierre Castaingts amesgaizto horretatik bizirik atera zen eta 1945eko apirilaren 15ean libratua izan zen.

"Garbiketa hasiko da"

Lurralde anitzetan bezala, Liberazioaren denbora, "garbiketaren" denbora izan zen ere. Ipar Euskal Herrian, "Courrier de Bayonne" kazetak (lau urtez ez zena agertu, "alemaniarren zerbitzuko ez izateko") zuen mugimendua piztu, 1944ko irailean: "Garbiketa hasiko da. Hasi da. Frantses bihoztunak fusilatze zutoinetara igorri dituzten salatariak, mark edo fabore zenbaiten ordez, presondegian haien hiltzea igurikatzen dute edo xerkatuak dira. (...) Hamaikagarren oreneko langileei, atzoko Pétainistei, kolaboei, uniforme edo besoko eder batekin burua harro ibiltzea ez diegu baimenik emanen." Charles Fouladoux Hegoburuk, kazetaren Donibane Garaziko berriketaria zena eta hiru urtez preso izan zena esku-orri edo trakta bat erresistentziaren alde hedatu baitzuen, zituen hitz horiek idatzi. "Justizia popularra", mendekuaren itxura hartu ahal izan zuena, baina sufrimendua hain zen azkarra izan.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3787. zbk

Gure Hitza | 2025/05/22

Makilak eta aitzurrak

Peio Jorajuria

"Behin saldua, betikoz galdua!" zuen idazten joan den astean hemen berean Menane Oxandabaratzek, Marieneko lur eremuaren inguruko afera aipatzean. Nik ere gai bera jorratuko dut, beste punta batetik harturik.

Elorrimendi mendixka, frantsesez "La Colline de la Bergerie", Kanboko hiri barnea eta Marieneko zelaiaren erdian kokatzen da. Departamendua da mendixka horren jabe, eremu guzia gune zaindu bezala ezarririk, tokiko biodibertsitatea jendearen agerian ezartzeko. Mendixka gaineko idazkun batean hau irakur daiteke besteak beste: "Departamendua bertako laborariekin engaiatua da paisaia horren eta hor garatzen den bioaniztasunaren zaintzeko". Gune pedagogiko zinez interesgarria. Kanboko herriak, turismo bulegoaren bidez, azkarki baloratzen duen eremua.

Elorrimendiren zangopean aurkitzen da Marieneko zelaia, bere arta-etxe famatuarekin, eta ere zenbait urte...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016