Herriz Herri - Donapaleu (NB) | 2025eko Maiatzaren 22a
Euskaraldia giro onean abiatu da - "Ximinoa" eta "Olatuak" filmak Donapaleun - Ekaitz Bergaretxe eta Bea Salaberria - Aisialdia zentro euskalduna Arrutako AMOBan - Gaztetxean berria nomada eta koloretsua
Euskaraldia giro onean abiatu da
Bazen mugimendu ostiral arrastirian Donapaleun! 250 bat amikuztar elkartu dira, Euskaraldiaren karietara Zabaliken inguruan antolatua izan den ekitaldian. "Ongi etorri euskararen herrira" lemapean,joaldunak aitzinean, giro lasaian Donapaleuko karriken itzulia egin duteeuskararen aldeko mezu umoretsuak plazaratuz. Gau Eskolako egoitzaren aitzinean, zendako beharrezkoa den haurren eta jende gehienen euskalduntzea eta helburu horrekin daramaten lana azaldu dute Gau Eskolako eta ikastolako arduradunek. Bigarren geldialdia Herriko Etxearen aitzinean, gaztetxeko eta Herriko Etxeko ordezkariek hitza hartu dute euskararen garrantzia goraipatuz. Bertsolariak ere hor ziren giroa animatzeko eta kantu zenbait lagun, ibilaldia merkatu estalira heldu zen.
Gaualdiak segitu du berant arte kantuz, dantzan, ikastolako burasoek prestatu taloak preziatuz. Antolatzaileak pozik ziren Euskaraldiaren lehen eguna hola kausiturik.
"Ximinoa" eta "Olatuak" filmak Donapaleun
Beti Euskaraldia kari, hitzordu bat proposatua da ostegun huntan, maiatzaren 22an (20:30) San Luis zinegelan. Itziar Leemans-ek egin bi filma proiektatuak izanen dira.
"Ximinoa": Junek, udako lehen lana aurkitu du. Constance zaintzen du, maitasun eskasa duen neskato sentikorra. Laster mantsotzen du haurra eta urte osoan bere haurtzain izateko ilusioa hazten zaio. Haurrari lotzen zaion heinean, klase harremanen bortizkeria eta bere nortasunaren ukapena deskubritzen ditu.
"Olatuak": 7 emazte, terapeuta batek gidaturik, beren gorputzak mugimenduan jartzen dituzte, urratsez urrats. Dantza-terapiak aurrera egin arau, Espainian 2000. hamarkadan atxilotuak izan zirelarik jasan zituzten tortura fisiko eta psikologikoen testigantza hunkigarriak ematen dizkigute.
Itziar Leemans bera hor izanen da proiekzioaren ondotik hitz egiteko.
Ekaitz Bergaretxe eta Bea Salaberria
Usaia duen bezala, Zabalikek mediatekaren partaidetzarekin, bi idazle gomitatu ditu ibiakoitz huntan, maiatzaren 24an (10:00), mediatekara. Euskaraldia kari antolatu elkarretaratzean,Bea Salaberriak, "Mesfida zaitez" bere liburua aurkezteko dauku eta Ekaitz Bergaretxek, "Masusta erreximeta".
Sartzea urririk.
Aisialdia zentro euskalduna Arrutako AMOBan
Urtez-urte eskaintza hau handitzen ari da eta aurten ere, euskarazko harrera segurtatua izanen da Amikuzeko Aisialdi zentroan, AMOBan, uztaileko 4 astez. Berrikuntza: 3-6 urtekoez bestalde,6 urtez gorakoentzat ere izanen da euskarazko harrera. Aukera ederra uda huntan ere, haurrak euskaraz josta diten! Izen emaiteen arabera, auto partekatzeak antolatzen ahalko dira Donapaleutik. Kasu: lekuak ukaiteko, lotura honetan izena eman behar da maiatzaren 22a aitzin: https://communaute-paysbasque.portail-familles.app/.
Hizkuntzaz osoki jabetzeko, eskolatik kanpo ere baliatu behar da. Hona parada ederra hemen. Animo eta izena eman beraz lehenbailehen!
Amikuzeko gaztetxe berria nomada eta koloretsua
Bidai berri bat abiatua du Aldaka gaztetxeak. Duela hiru aste, kontzertu gaua antolatu zuten Gabadiko gelan. Arrakasta ederra ere bildu zuen. Lokala galdurik ere, ez du kentzen gogoa hor dela beti.
Eta bidaia denaz geroz gaurko belaunaldien afizio handiena, Amikuzen gaindi probatzeko parada ederra ukanen dute hemendik aitzina. Ondoko egunetan karabana hau ikusten baduzue zuen etxe ondotik pasatzen, mesfida zaitezte, ez ote den zerbait balios prestatzen ari hor gaindi...











