Herriz Herri - Itsasu (L) | 2025eko Maiatzaren 22a

Arrokagarai ikastolak 15 urte - Otxalde taldearen kontzertua - Gerezi besta - Numerikoa sinpleki ezagutzeko aukera

Arrokagarai%20ikastolak%2015%20urte%20-%20Otxalde%20taldearen%20kontzertua%20-%20Gerezi%20besta%20-%20Numerikoa%20sinpleki%20ezagutzeko%20aukera

Arrokagarai ikastolak 15 urte

Karia hortara ekitaldiak antolatuak dira bi egunez: maiatzaren 23an ostiralez (19:00): talo eta ostatu, ondotik (20:30) Kabaret gaualdia Gaztetxea gelan Atharrin: Arrokabaret antzerkia eta Josu eta Ainhoa kantari. Maiatzaren 24an larunbatez, goizean Atharrin: "Ttinka" ikusgarria (0-7urte) + Haurrock.

Aperitifa eskainia. Bazkaria Klikak alaiturik (25€ bazkaria, 30€ bazkaria + kontzertuak). Idekia denentzat.

Kontzertuak Jose ta Kiki, Frigo, Kalume, Xiberoots, SFM, Basapiztiak (17:00).

Otxalde taldearen kontzertua

Kontzertua San Josep eskolak antolatzen du Itsasuarrak elkartearekin, gerezi pestaren karietara, maiatzaren 31n (19:30) elizan. Sartzea 12€ helduentzat, 10€ gazteentzat.

Aspaldiko taldea dugu Otxalde, 1976an sortua. Beren errepertorioan nagusiki aipatzen dituzten gaiak dira ekologia, haurtzaroa, askatasuna, anaitasuna, nostalgia, hizkuntza, maitasuna, umorea, emigrazioa.

Testuak Beñat Eyherabide taldekideak konposatuak ditu, beste batzuk Itxaro Bordak, Xan Errotabeherek, Jose Antonio Artzek... Errepertorio tradizionala ere erabiltzen dute (Joanes Oxalde (XIX), Jean Barbier (XIX, XX)...). Musika gehienak taldearen baitan eginak dira, eta kanpoko musika zonbaiten eragina ere sendi da, hala nola Ekialdeko Lurraldea, Country, Hego Amerika, Celta...

Otxalde izena bertsulari postari, aduanazain edo kontrabandistaren omenez jarri zuten, Beskoitze gatzagetako meategietako aduanan XIX. mende hondarrean izendatua izan baitzen.

Gerezi besta

Gerezi besta, ohi bezala, ekainaren lehen igandean iraganen da. Aurten beraz ekainaren 1ean. Hau xehekiago aipatuko dugu ondoko astean.

Numerikoa sinpleki ezagutzeko aukera

ItsasukoGEUZ edo CCAS batzordeak, Zuntza 64 erakundearen laguntzarekin, iniziazio eta trebakuntza tailerrak antolatzen ditu ordenagailuan, tabletan edo telefono mugikorrean, maiatzaren 27an etaekainaren3 eta 10ean, astearteetan.

Xehetasunak eta izen emaitea urririkHerriko Etxean. Deneri idekia.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3787. zbk

Gure Hitza | 2025/05/22

Makilak eta aitzurrak

Peio Jorajuria

"Behin saldua, betikoz galdua!" zuen idazten joan den astean hemen berean Menane Oxandabaratzek, Marieneko lur eremuaren inguruko afera aipatzean. Nik ere gai bera jorratuko dut, beste punta batetik harturik.

Elorrimendi mendixka, frantsesez "La Colline de la Bergerie", Kanboko hiri barnea eta Marieneko zelaiaren erdian kokatzen da. Departamendua da mendixka horren jabe, eremu guzia gune zaindu bezala ezarririk, tokiko biodibertsitatea jendearen agerian ezartzeko. Mendixka gaineko idazkun batean hau irakur daiteke besteak beste: "Departamendua bertako laborariekin engaiatua da paisaia horren eta hor garatzen den bioaniztasunaren zaintzeko". Gune pedagogiko zinez interesgarria. Kanboko herriak, turismo bulegoaren bidez, azkarki baloratzen duen eremua.

Elorrimendiren zangopean aurkitzen da Marieneko zelaia, bere arta-etxe famatuarekin, eta ere zenbait urte...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016