Herriz Herri - Luhuso (L) | 2025eko Maiatzaren 22a
Trinketearen erabilera
Herriko Etxeak abisua zabaldu du, herriko trinketea erabili nahi dutenek app.giltza.fr saretik bakarrik egin lezaketela. Kontu bat ideki beharko da, erreserbatzeko eta ordaintzeko helbide horretarik egin beharko da. Ordaindu eta, kodigo bat eskuratuko da trinketean sartzeko erabili beharko dena. Prezioa 18€ da oren batentzat, ezin da Herriko Etxean ordaindu. Bestalde galdegina da trinketeko giltza dutenek Herriko Etxera itzul dezaten.











