Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2025eko Maiatzaren 22a

Heriotze - Mia eta mintza praktika

Maiatzaren 8ko alean, Joseba Etxarrik agertu Jean-Pierre Petrissans-en argazkia
Maiatzaren%208ko%20alean_%20Joseba%20Etxarrik%20agertu%20Jean-Pierre%20Petrissans-en%20argazkia

Heriotze

Jean-Pierre Petrissans urte luzeetan Amerikan egona zendu berri da Ortzaizen. Sortzez Izturitzekoa zen, Sokobia Etxezaharreko 11 haurideetarik zortzigarrena. 1963an, 20 bat urtetan joan zen Amerikarat. Mutikoerne eta alegeraren oroitzapena utzi zuen. Badakigu bizia untsa betea ereman duela, lehenik artzain, ondotik baratzezaingoan, motel baten jabe izan arte eta bururatzeko laborari behiekin.

Espos lagunaren galtzeko nahigabea ukan zuen eta 2023an etorri zen Euskal Herrirat. Arrosa herrian segitua den Sylvie alabari hurbildurik, Ortzaizen alaba ttipiaren etxean bizi zen.

Euskal Herriari atxikia zen eta bereziki pilota biziki maite zuen. Zorigaitzez aurtengo berezkoen finala Moderne trinketean ez zuen ikusi, abian zelarik bihotzak huts eginik.

Haren alabari, bi semeeri, bai eta Gracy, Anemari, Antoinette eta Emile haurrideeri eta hauen segida guziari goraintzi beroenak eskaintzen dizkiegu.

Maiatzaren 8ko Herrian, 16.orrialdeko "Euskal Diaspora" Joseba Etxarriren artikuluan ikus daiteke argazki ederra:Jean-Pierre Petrissans "Panpale" bere alaba eta semeen erdian.

Mia eta mintza tailerrak

Euskararen ezagutza barnatzeko eta mintzatzen trebatzeko 7. lantegiamaiatzaren 24an larunbatez (9:00-11:30) Izturitzeko Artetxen iraganen da. Gaia: Erlatibozko perpausaren ahozko lanketa eta trebaketa.

Xehetasunak eta izen emaitea: Gexane Oyharzabal 06-45-53-79-41, solasokoan@gmail.com.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3787. zbk

Gure Hitza | 2025/05/22

Makilak eta aitzurrak

Peio Jorajuria

"Behin saldua, betikoz galdua!" zuen idazten joan den astean hemen berean Menane Oxandabaratzek, Marieneko lur eremuaren inguruko afera aipatzean. Nik ere gai bera jorratuko dut, beste punta batetik harturik.

Elorrimendi mendixka, frantsesez "La Colline de la Bergerie", Kanboko hiri barnea eta Marieneko zelaiaren erdian kokatzen da. Departamendua da mendixka horren jabe, eremu guzia gune zaindu bezala ezarririk, tokiko biodibertsitatea jendearen agerian ezartzeko. Mendixka gaineko idazkun batean hau irakur daiteke besteak beste: "Departamendua bertako laborariekin engaiatua da paisaia horren eta hor garatzen den bioaniztasunaren zaintzeko". Gune pedagogiko zinez interesgarria. Kanboko herriak, turismo bulegoaren bidez, azkarki baloratzen duen eremua.

Elorrimendiren zangopean aurkitzen da Marieneko zelaia, bere arta-etxe famatuarekin, eta ere zenbait urte...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016