Herriz Herri - Kanbo (L) | 2025eko Maiatzaren 22a
Marienea - Ellande Alfaroren bertsuak
Marienea: makilen zina
Joan den larunbatean ELB, Lurzaindia eta Ostiak antolatu mobilizazio egunera 500 bat pertsona hurbildu dira. Ekitaldia hasi da Ellande Alfaro bertsulariarekin, ondotik kolektibo desberdinek beren borroken berri eman dute. Antolatzaileek hitza hartu dute, oroitaraziz 1972an Larzac-en laborariek eraman zuten borroka beren etxaldeen zaintzeko "makilen zina" deitu ageria sinatu zutela. Marieneko proiektuaren kontra direnek zioten: "Gu ere ekintzetara pasako gira, gure makilak Marieneko pentzean landatuz, hau ere diru eta betoi gosez mehatxatua baita. Zin egiten dugu lur hau betiko zainduko dugula, promotoreek sekula hor obrak hasi nahi badituzte, eta landatuko dugula bere balio hazkurri emailea emendatzeko".
Bazkaldu eta, barazki desberdinak ereinak izan dira, frogatuz Marieneko lurrak laborantzarako gelditu behar direla.
Ellande Alfaroren bertsuak
Izaki oro gara
Amalurrarenak
Gizakiekin datoz krisi
Ta problemak
Lurra ditu iturri
Egin nahi dutenak
Botere diruzale
Ai ai ai ai konpostara denak!
Amalurrari nola
Betonak eraso
Lur zaintzaileak gara
Lau aldera so
Jauntto horien ametsa
Bihurtzeko lauso
Estaliko ditugu
Ai ai ai ai behar da landu!
Lagunak Lekarosen
Atxiki begia
Makro proiektu bat da
Ta arrotzegia
Lanabesak lantzeko
Ai ai ai ai da Aroztegia!
Laia aitzur aihotza
Sarde badenean
Har ditzagun eskutan
Hire ta enean
Borroken baratzea
Den Marienean
Irabaziko dugu
Ai ai ai ai giro ederrenean!











