Herriz Herri - Arrosa (NB) | 2025eko Maiatzaren 22a
Familien Eguna
Garazi-Baigorriko buraso, haur eta gazteriaren sareak, bere 8. ediziorako, animazio arratsaldea antolatzen du familientzat. Aurten, Arrosako trinketean iraganen da, maiatzaren 24an larunbatez (14:00). "Baigorri/Garazi Burasotasun Sarea"-k zituen topaketa horiek bultzatu lurraldeko partaide desberdinen ezagutza eta elkarlana sortzeko. Familientzat, denbora goxo baten pasatzeko aukera da, haien haurrekin eta beste jendeekin trukatzeko. Egitarau aberatsa izanen da, familiei egokitua eta urririk: motrizitate eta sentsorial ibilbidea ninientzat, zurezko joko handiak eta mahain jokoak. Maialen Alfarok sofrologia tailerrak proposatuko ditu. Kooperazio jokoen bidez, buraso eta haurren emozioak aipatzeko aukera izanen da. Jateko eta edateko izanen dira arratsalde osoan.
Burasoen sareak, Departamenduko CAF eta MSA egiturak eskertzen ditu egun horien diruztatzearentzat baita ere Arrosako Herriko Etxea, lekuak prestatzeagatik.










