Han eta Hemen | 2025eko Maiatzaren 22a

"Baiguratik Lapurdira" Beñat Souléren liburu berria

Beñat Soulé, bere liburuarekin, Sarako Idazleen Biltzarrean
Benat%20Soule_%20bere%20liburuarekin_%20Sarako%20Idazleen%20Biltzarrean

Haltzako Beñaten ikustera joan gira, Uztaritzera. Beñat Soulék gustura hartu gaitu bere etxean, Haltzagaraian, plazaratu berri duen "Baiguratik Lapurdira À¢'€'" Oroitzapen, Bertsu, Kantu" liburuaz solastatzeko. "Haltzak ez du bihotzik, ez gaztanberak hezurrik" dio aspaldiko kantuak. Beñatekin mintzatuz, haltzak baduela bihotzik erran dezakegu, Uztaritzekoak segurik bai. Duela bi urte, Villabonako (Gipuzkoa) Bertsozale elkarteak agertu zuen Beñaten bertsogintzako ibilbideaz artikulu sakon bat. Horrek zion Beñati zerbait osoagoren agertzeko tirria eman. Eta Euskaltzaleen Biltzarrari bere xedea aipaturik, honek gogotik argitaratu dio, lehenago "Neurtizlari Bertsulari Iparraldez" liburua argitaratu zion bezala (2011). Hara beraz Beñatek bigarren obra bidean ezarri duela, orain arte eraman duen biziaren eta idatzi dituen bertsuen lekuko paregabe.

Irisarritik Uztartitzera

Lehen zatian, Beñatek oroitzapen asko kontatzen dizkigu, Irisarri sorterrikoetatik hasirik, Uztaritzen bizitokia hartu arterainokoak, Urepele Lantziriko Annie-rekin ezkondurik, eta geroztikakoak ere. Umorez beteak batzuk, garratzagoak bertze zenbait, hala nola Peio semearen galtzea auto istripuz, 23 urtetan. Eta bere engaiamenduak, euskara, antzerkia, bertsularitza, abesbatzak, parropiako jarduerak, kazetaritza, bereziki Herria astekari honen berriketari jarraikia izaki, Maixan Minaberriren segida harturik, Uztaritzeko eta bertsu saioetako berriak emanez. Hor ere ahusagailuak, ihizia bereziki, eta pilota, batez ere errebote jokoa. Beñaten biziaz bada lerro horietan barna zer ikas.

Bertsu eta kantu

Gorago erran dugu Beñatek afizio zuela bertsuetan eta kantuan. 1975az geroztik ikusiko dugu bertsu saioen antolatzaile, gai jartzaile, irakasle, txapelketetan epaile, artetik Bertsuzaleen Elkarteko kide ere izanik. Eta bertsu idazle, 1988an hasirik. Eta hain zuzen, bertsu floka ederra agertzen digu bigarren zatian, 65ez gora, gertakari askoren karietara moldatuak. Eta 20 bat kantu, koruek galdeginik, bereziki Atsulai eta Lapurtarrak koruek. Liburu bukaeran, Xarlex bere aitaren eta Beñat aitonaren bertsu zenbait ere agerrarazten dizkigu. Hara nongo iturritik edana duen gure Beñatek.

Liburuak 198 orrialde ditu, kolorezko argazki politez apaindurik eta sar-hitza Peio Jorajuriak idatzirik (20€). Aurkituko duzue mementoan Beñat bera deituz (06-89-22-19-99 edo haltza-kobenat@orange.fr).


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2025/05/22

Dubozkoa II lan-eremu berria eta artisau herrixka

Dubozkoa II lan-eremu berriaren eta artisau herrixkaren inaugurazioan parte hartu duten eragileak
Dubozkoa%20II%20lan-eremu%20berriaren%20eta%20artisau%20herrixkaren%20inaugurazioan%20parte%20hartu%20duten%20eragileak

Apirilaren 22an, Jean-René Etchegaray Euskal Elkargoko lehendakariak, Sylvie Durruty ekonomia eta berrikuntzaren ardura duen lehendakariordeak eta Marc Saint-Esteven Milafrangako auzapezak, Dubozkoa II lan-eremu berria eta artisau herrixka estreinatu dituzte Milafrangan. Euskal Elkargoak 4,7 milioi euro inbertitu ditu lan-eremuaren egokitze lanetan.

Irakurri segida

3787. zbk

Gure Hitza | 2025/05/22

Makilak eta aitzurrak

Peio Jorajuria

"Behin saldua, betikoz galdua!" zuen idazten joan den astean hemen berean Menane Oxandabaratzek, Marieneko lur eremuaren inguruko afera aipatzean. Nik ere gai bera jorratuko dut, beste punta batetik harturik.

Elorrimendi mendixka, frantsesez "La Colline de la Bergerie", Kanboko hiri barnea eta Marieneko zelaiaren erdian kokatzen da. Departamendua da mendixka horren jabe, eremu guzia gune zaindu bezala ezarririk, tokiko biodibertsitatea jendearen agerian ezartzeko. Mendixka gaineko idazkun batean hau irakur daiteke besteak beste: "Departamendua bertako laborariekin engaiatua da paisaia horren eta hor garatzen den bioaniztasunaren zaintzeko". Gune pedagogiko zinez interesgarria. Kanboko herriak, turismo bulegoaren bidez, azkarki baloratzen duen eremua.

Elorrimendiren zangopean aurkitzen da Marieneko zelaia, bere arta-etxe famatuarekin, eta ere zenbait urte...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016