Herriz Herri - Urepele (NB) | 2025eko Martxoaren 13a

Ihauteriak eskolan - Garizuma

Iragan ihauteriak
Iragan%20ihauteriak

Ihauteriak eskolan

Otsailaren 21ean ostiralez, Urepele eta Bankako eskoletako haurrek pozez ihauteriak ospatu zituzten.Bankan desfilatu zuten. Pasatzean, Baleako Haziak haurtzaindegiko haurrak eta langileak berekin entrenatu zituzten! Denak mozorroturik joan ziren "Ihintzako" haur eta langileenganat.

Kantua, dantza, musika eta giro ona denak elgarretaratuak ziren partekatze momentu pollit hortan.

Gero gauza serioetara pasatu ziren... Zanpantzar ere beren artean zen! Aldi bat gehiago bizkarra zabal-zabal egin zitzaion. Etxeko lan gehiegi... euri gehiegi... bakantza ez aski... jostagailu hautsiak... Gaixo Zanpantzar! Eskerrak gure bi musikari leialeri, Beñat eta Koxe Mari, beren umore onarentzat eta txalo handi bat gure erakasle eta haurreri jantzi eder hauek eginik.

Garizuma

Garizuman sartuak izanez, karia hortarat Artzain Ona parropian gogoeta eta otoitz momentua proposatua da. Hitzordua finkatua da Urepeleko Amerikanoinean astearte arratsaldetan, 15:00etatik goiti. Gela berotua izanen da.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3787. zbk

Gure Hitza | 2025/03/13

Emetasuna zauriturik

Ainhoa Etchenique

Martxoaren 8a, Emazteen Nazioarteko Eskubideen Eguna, gehienetan emazteen besta bezala kontsideratua bada ere, emazte batzuk jasaiten duten egoera dorpeaz hitz egiteko eguna da. Gai hunen inguruan jarrera batzuek mintzen naute.

Sortu naizenetik, nire emetasunak min egiten dit. Nehork ez ninduen abisatu hain zaila eta mingarria zela emazte izatea.

Emazte sortzen girelarik, eskolara sartu bezain laster borrokatu behar gira. Jolasgaraian adibidez, ikastolan mutiko eta neskak, zahar eta gazteagoak lehiatzen dira korrikan. Neska batek mutiko bati irabazten dionean, mutikoari gehienetan ohar berdina egina zaio, trufatuz: “neska batek irabazi zaitu”.

Neskak futbolean aritzen direnean berriz, ongi moldatzen direnean “azkarra zira neska batentzat” erraten zaie.

Handitzean, gauza pisu bat altxa behar denean, beti “utz ezazu, pisuegia da zuretzat” erraten da...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016