Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 02a
Aiziritzen, "igande arratsaldeko kantaldia" heldu den igandean, martxoaren 5ean, antolatua da herriko gelan (15:30). Aurten bi talde famatuen entzuteko parada emana da.
Lehenik, Xiberutar "Altzükütarrak" talde ezaguna lehen aldikoz Aiziritzera heldu zauku. Talde honek bizi luzea darama, 40 urtez goiti sortua dela, beti hastapeneko sei kantariekin. Hemen izenen agertzea merexi dute hain segur: Dominique Epherre, Jean Etchart, Jean Etchegoyen, Pierre Jaragoihen, Jean Prat eta Beñat...
Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 02a
Lekorneko eta Makeako eskola publikoko haurrek joan den larunbatean ihauteriak antolatuak zituzten. Makeako ezker paretatik desfilea abiatu da, herriko plazan geldialdia egiten zuela. Zanpantzar eskorgatan ibili ondoan, gaixoak zorte txarra ukan du errea izan baita, aitzin kontsolatzeko haurrek dantza batzuk eman dituzte.
...Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 02a
Cin'espaces festibala
Arkitektura, hirigintza eta ingurumen aholkularitza (CAUE) da festibalaren antolatzailea, martxoaren 10, 11 eta 12an iraganen da.
Gertakariaren helburua da haurrek, nerabeek eta gazte helduek espazio publikoan hartzen duten lekua zalantzan jartzea eta espazio hori berriz aztertzea. Gune horiek ekipamenduaren kalitateari, irudimenari, aurkikuntzari, abenturari lekurik uzten dioten ebaluatzeko xedea da.
Helduentzat eta gazteentzat hiru...
Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 02a
Hitzaldia
Ostegun huntan, martxoaren 2an, Alfaro ostatuan, Baztango Erdiz Biziriktaldeko bi lagunek hitzaldia emanen dute "Magna" enpresak Artesiaga inguruan duen harrobi proiektuaren eta hunen kontrako borrokaren berri emaiteko. "Magna" Zubiriko enpresa bat da, meak jalgitzen dituenak meategietarik. Lantegi horren jabea frantses finantza elkarte bat da, Rouiller deitzen dena. Enpresa horrek berak zuen duela zonbait urte "Mendi Haundi" Auritzen, bai eta ere Zilbeitin...
Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 02a
Izen ematea
Herriko ikastetxeetan izen emateak hasiak dira. Eskola publikoko edozein argitasunentzat, harremanetan jartzen ahal da 05-59-54-00-97 telefono zenbakira deituz edo ecole.ascain@wanadoo.fr bitartez eta Sainte Marie eskolarentzat edozein argitasunentzat, harremanetan jartzen ahal da 05-59-54-08-81 telefono zenbakira deituz edo ecolestemarie.ascain@wanadoo.fr helbidera.
Aste ubela
Martxoaren 7tik aitzina...
Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 02a
Kontseilu biltzarra
Joan den ortzegun arratsean iragan da Landagoieneko gelan, hautetsi gehienak bildurik. Mintzagaietan huna aho batez onartuak izan direnak:
- Allande Mujica laborariaren baimen galdea, ardi hazkuntzarako duen aterbeari eraikuntza berria emendatzeko (hunen hazkuntza herriko lurretan da).
- Ormaechea bikotearen laguntza proposamena Arantzetakoborda bidean egiten ari diren bi etxerentzat elektrika sarea emendatzeko.
- Uztaritzeko...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016