Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 23a

Etxalde bisita - Kontzertu Ukrainaren alde - Burger gaua - Santibate - Errugbi elkartasuna

Etxalde bisita

Baigorrin ereman inkestaren jarraian, Herriko Etxeak eta Euskal Herriko Laborantza Ganbarak Baigorriko "Soramehaka" etxaldearen bisita antolatuko dute, heldu den martxoaren 7an, asteartez (14:00), transmisioaren gaia jorratzeko. Bilkura hunen bidez, laborarien arteko harremana akuilatu nahi da, bereziki beren lana uztekotan diren eta etxalde baten bila dabiltzan pertsonen artekoa.


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 23a

Heriotze

Joan den astean ehortzia izan da gure herrian Annick Lesève. Minbiziak ereman du 76 urtetan. Parise aldean sortua, lehen ezkontzatik ukan zuen Nadine alaba, bainan senarra laster galdu zuen eritasunez. Geroxago juntatu zen Morbihan eskualdeko Jackie bretoinarekin eta ukan zuten Iven semea. Morbihanen bizi izan dira luzaz, minbiziak Annick jo arte. Ondorioz Bidarrairat etorri dira bizitzera, Arnate kartiereko Baiguraxola etxerat, beren alaba eta hunen familiatik hurbiltzeko, hauek jadanik...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 23a

Ate idekitzeak eskoletan

Martxoaren 4an, larunbatez, herriko eskola publikoko ateak zabalik egonen dira goizean (10.00-12:00). Izenak eman behar dira telefono huntara deituz: 05 59 29 75 51.

Goiz berean, martxoaren 4an (10.00-12.30), Arrokagarai ikastolako ateak publikoari idekirik egonen dira, tokiak ikusteko, irakasle taldearekin mintzatzeko eta gurasoekin hitz egiteko. Xehetasun gehiagorentzat: https://www.seaska.eus.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 23a

Ikastolan ate idekiak

Martxoaren 4an (9:00-12:00), ikastolako ate idekiak izanen dira. Ez duda hurbiltzea bisita baten egiteko eta ekipa pedagogikoarekin mintzatzeko.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 23a

Biltzar nagusia

Joan den urte hastean, xutik ezarri bulego berriak, Gogotik elkartearen kudeantza hartua du. Aurten lehen urtearen bilduma erakusteko gomita igorria zuen kide guzieri eta nasaiki entzuna izan da.

Maryvonne Doyhenart elkarte buruak ongietorria egin eta, Maialen Miremont Iholdiko erretira etxeko animatzaileari hitza pasatu dio. Hunek gomita egin du ahal duten kide guzieri parte hartzera jin diten, egoileeri buruz egiten diren mementoen sustatzera, Covidarengatik erdi lo batean egon...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 23a

Eskubaloia

Nazional 2 mailan, 1. taldeak, Airoskin, Girondins de Bordeaux taldearen kontra 27/29 galdu du. Larunbatean prenazional mailan, gizonen 2. taldea joanen da St Medard hirira (19:00). 3. taldeak Bordarros errezebituko du, igande goizean (11:00).

Nesketan prenazional mailan 1. taldea Baionara joanen da, Côte Basque taldearen kontra jokatuko du. Larunbatekoa partida inportanta izanen da (21:00). Larunbatean (19:00), 2. taldeak derbia jokatuko du Donibane Garazin, Nafarroaren kontra....


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016