Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 12a
Iragan urteko gora behera zonbait
Lehenik bukatu berri den urteak ikusi ditu Uztaritzen 30 sortze, 8 ezkontza eta 34 heriotze. Herriko biztanleen kopurua heltzen da 7.600 arimetara inguru.
Urtean zehar lau aldaketa izan dira herriko kontseiluan, heriotze edo dimititze batzuen ondotik: Mixel Fernando (istripuz zendua), Myriam Manji, Julene Esclamadon eta Julie Strzalkowski. Beren ordezkoak dira: Mathieu Urrutia, Christian Socodiabehere, Marie Andrée Moulia eta...
Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 05a
Bertsu saioak
Bi bertsu saioa antolatuak dira.
Urtarrilaren 13an (19:00), Enbata gaztetxean bertsulari gazteak entzuteko parada emana da. Parte hartuko dute: Ibai Lekuona, Irati Aizpurua, Martxel Agirre, Garikoitz Agirre, Maddi Ane Txoperena eta Aitor Servier bertsulariek. Pintxoak eta edariak izanen dira.
Biharamunean, urtarrilaren 14an, Gaztelu Aretoan, Ipar Euskal Herriko Harrera elkartearen aldeko bazkaria eta bertsu saioa antolatua da. Amets Arzalluz,...
Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 05a
Gaitzeko sutea!
Gauak gau, alimaleko sute batek funditu du, zati on bat dena erre kiskali, Ziburuko etxe handi bat "Sainte-Thérèse" deitua. Hiribarnetik frango urrun, denetarik ere urrun, gauza den bezala erraiteko. Denik ere ez hain urrun Oleta alderateko bidetik bazterka joanez Erreka Zahar auzoaldera heltzeko. Etxe ederra, hala izana segurik, emazte aberats batentzat eraikia duela 64 urte. Hamar bat urte huntan nehor ez gehiago hor bizi, salbu, noiznahi, kasik...
Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 05a
Nazioarteko film festibalaren 5. edizioak, urtarrilaren 20tik 28ra iraunen du. Zinemako, telebistako eta serietako dokumental mota guziak ikusgai izanen dira.
Festibalean 100 film, 5 dokumental sail berri eta 4 web dokumental, 25 film labur eta 25 esperientzia digital ikusgai izanen dira. Orotara 177 dokumental dira presentatuak eta lehian izanen, 50 bat nazionalitate ordezkatuak direlarik.
Aurten, festibalaren ohorezko gomita Ukraina da, "Visions Ukraine" filma...
Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 05a
Xabi Soubeleten kontzertua
Urtarrilaren 6an (19:00), Basque ostatuan, Thiers etorbidean, donibandarra den Xabi Soubelet-ek, musikari lagunekin, kontzertua eskainiko du. Folk, country eta euskal kantuak entzungai izanen dira, aperitifa eta pintxoak ere izanen dira.
"Biodantza"
Urtarrilaren 18an (19:00-21:00) eta 19an (14:00-16:00), La Rhune gelan, dantzaren bidez gorputzaren lasaitzeko "Biodantza"...
Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 05a
Ebakuntza baten ondotik René Irigoyen zendu da, Barbasakoa, 81 urtetan. Anitz urtez Besta Berriz ederki Suisa egiten zuen, dantzari paregabea. Gorputz handiko gizona, indar jokoetan ere parte hartzen zuen, laket zaion herriko bizia. Ilobak etxaldearen segida hartua zuen.
Nahigabean gelditzen diren Kattalin emaztea, etxondoko anaia, koinat eta iloba guzieri dolumin sakonenak.
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016