Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 23a

Suhiltzailea gose greban


Joan den astean, Aurélie Albert Kanbon suhiltzaile denak, gose greba abiatu du. Hilabete hastapenean suhiltzaile boluntario kontratua ez zaio berritua izan, 10 urte suhiltzaile zela. Kanboko suhiltzaileen zentroko buruarengandik jazarpen eta diskriminazio jarrera jasan du, salaketa epaitegian pausatu du.

Afera hori jakin eta, hautetsi batzuk eta emazte elkarte feministek beren sustengua ekarri diote.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 23a

Transmisio historikoa: laborantzako borrokak

Bagira prozesuaren baitan, martxoaren 24an (21:00), Euskal Herriko Laborantza Ganbaran, laborantza herrikoiaren aldeko borrokak aipatuak izanen dira. Mahai inguruan parte hartuko dute: Peio Iralur, Bernadette Oillarburu, Julen Perez, Beñat Molimos, Frantxua Irigoyen eta Maryse Cachenaut-ek.


...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 23a

Lekornetik Aiherrara oinez eta Legazpitik Antzuolara - Ondoko hitzorduak

Lekornetik Aiherrara oinez eta Legazpitik Antzuolara

"Mugak Zubi Aiherra Antzuola" mendi ibilbidea gauzatzen ari da. Badu 39 urte bi herriak parekatuak direla eta urte bat huntan proiektu berri baten prestatzen ari direla. Azken honen helburua da bi herriak bi norabideetan lotzea, mendi ibilbide baten bidez, Aiherratik Antzuolara buruz edo Antzuolatik Aiherrara buruz (12 etapa, 200 km). Ondorioz, ibilbideak proposatu bidexketan gaindi ibiltzea nornahiri proposatua...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 23a

Kurdistan eta Euskal Herriaren arteko elkartasun eguna

Behorlegin kurduen eta euskaldunen artean udaberriko besta egin da, bi lurraldeen arteko elkartasun eguna. Kurduek prestatu bazkaritik landa, suaren inguruan dantzatuz, Newroz ospatu da.

Kurduek, duela 3000 urte baino gehiago, udaberriko ekinokzioan, sasoi berriari ongietorria egiteko Newroz deitu besta egiten dute. Jantzi koloretsuak ezartzen dituzte eta suaren inguruan elkarrekin kantatzen eta dantzatzen.

Ondotik, "Jin, Jiyan, Azadi" (emaztea, bizia,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 23a

Transmisio dokumentalaren proiekzioa

Olentzeroren Lagunak, martxoaren 31n, Dukontenian aurkeztuko du (18:30), "Transmisioa" Comediak ekoiztu dokumentala. Elkarteak Argentinan egin zuen bidaia da film horretan kontatua.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 23a

Talde polifonikoak entzungai

Martxoaren 24an, ostiralez, Hazparne Elizaberriko kaperan, Ezkia ikastolaren 50 urteen kari antolatua da eta bi talde polifonikoren entzuteko aukera izanen da. Aitzin (19:30) pintxoak jaten ahalko dira trago bat edanez. Ondotik kantaldia (20:30): Entrexatak eta AH! talde polifonikoak entzunen dira.

Sartzea 5€, urririk 12 urte arte.

...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016