Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 16a

Begirada Gurutzatuak edizioa - Akademiatik tartarika hitzaldi

Begirada Gurutzatuak edizioa

2012az geroztik, "Begirada Gurutzatuak" dantza sorkuntza garaikidea laguntzeko gertakaria da. Malandain Ballet Biarritz, Bilboko Fundazioak eta Portugaleko Kale de Vila Nova de Gaia konpainiak antolatu ekitaldia, Miarritzen iraganen da martxoaren 22tik 25era.

Ikusgarriak, martxoaren 23an (21:00), 24an (21:00) eta 25ean (19:30) Colisée gelan iraganen dira. Horrez gain, topaketak eta errepetizio publikoak eskainiak dira. Martxoaren...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 16a

Kolpeka! - Ez ahantzi behar

Kolpeka!

Auzo batzuen arteko kalapita samur bat izan da Ziburun. Bi aita-seme kolpatuak. Bat esku batean, bestea bisaian. Semeak bere aitamen xakurra eremaki zuen soka bati estekatua. Motodun batek aurtiki du eta kolpatu xakurra. Hortarik hizkatu dira eta laster joka hasi! Ondo hartako beste bizpahiru lagun ere partzuer naski, ikerketak aitzina segitzen du zer nola eta norekin gertatu den hobeki finkatu beharrez.

Ez ahantzi...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 16a

Ganer hustea - Euskal soziolinguistika jardunaldia - Eskolako jantokiak - "Hendaia Bizikleta" - Karpeta Urdina

Ganer hustea

Akelarre dantza taldeak ganer hustea martxoaren 19an antolatzen du, Gaztelu Zahar frontoian. Gertakari horretan bildu etekinak Pragan bidaia baten egiteko erabilia izanen dira.

Ganer hustean saltzaile bezala parte hartu nahi duenak 06-09-59-04-76 edo patxitobiriatu@orange.fr bidez egin lezake.

Akelarreko dantzariek ere taldearentzat mahai bat...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 16a

Erretreta erreformaren kontrako manifestaldi jendetsua - Etorkinen biltzar nagusia

Erretreta erreformaren kontrako manifestaldia Donapaleun antolatua zen, martxoaren 7an, astearte arrastirian. ELB, LAB, FSU, Solidaires eta erreformaren kontrako lekuko taldeek parte hartzera deitua zuten. Deialdia entzuna izan da, antolatzaileek uste zuten baino jende gehiago bildu baita. 350-500 artean ziren, Amikuzetik eta Xuberotik jinik. Erretreta erreformaren kontra gobernua gibelaraztea posible dela oihukatua izan da.


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 16a

Maddi Detchart joan zauku!

Duela hiru aste, Garruzen bizi zen Maddi Detchart pausatu da. Irisarri Herriestan sortu zen duela 76 urte eta Garruzen egin du bere bizia, Jean-Denis lagunarekin. Hiru haurren ama zen. Lanaren aldetik, erizain izan da eta ondotik haur artatzaile Departamenduan.

Bere bizi aberatsean nola ez aipa bere engaiamendua nekezian diren jendeeri buruz! Duela 18 urte, hogeita hamar bat laguntzaileekin Amikuzen Bihotzeko Ostatua...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 16a

Zangoak Arin - Eskuen lana - Herriko zentro soziala - Sara Korrika - Kirola

Zangoak Arin

Martxoaren 9an Zangoak Arin elkarteak Lesakan ibilaldia egin du. Ondotik ibiltariak Lesakako Linduren Borda sagarnotegian bazkaldu dira, 25 baziren, beti bezala bazkari ederra egin dute eta lauak aldean etxera itzuli.

Eskuen lana

Taldeak egiten du kukuso eta dendari erakusketa bat martxoaren 19an, igandez (10:00-18:00), Lur Berri gelan, sarrera urririk. Gauza ederrak ikusteko eta...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016