Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 16a
Jaz ez bezala, aro ezin hobearekin iragan da Bunuzeko plazan gure libertimendua osagai guziak zauzkalarik bikaina izaiteko: jokolari gazte trebe ozarrak, kantari, bertsulari, dantzari, janari, edari, giro ona eta ikus-entzule jendalde ederra.
Goresmenak Bunuztar Xoriak elkarte bizkor kudeatzaileari, Oztibarreko Ikastolari eta bereziki Jean-Marie Irigoin ibarlar oholtza zuzendariari!
...Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 16a
Hiribehere auzo batzorde biltzarra
Hiribehere Sokorrondo auzo batzordea joan den ortzegunean bildu da, Mailiarenean. Aipatua izan da Hiribehereko karrika nagusiaren antolaketa, heldu den udazkenean segituko dena, Guadalupia eta Haltiako malda azpirainoko zatia. Bainan Leihorrondo bide juntan egin beharra den biribilgunearen afera ez da aitzinatzen, tokiko lur jabe batek onartzen ez duelako lur zatitxo bat saltzea. Herriko Etxeak administratibo erabakiak hartuak ditu...
Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 16a
Olerkarien Udaberria (segida)
Joan den asteko programazioak segida hartzen du ostiral huntan, martxoaren 17an (18:30), Aro-Berri ostatuan. Bertsularien Lagunak elkarteak antolatzen du"Bertsu poteoa", hunek iragartzen du giro lasai batean harreman aberatsak publikoarekin sortuko direla, baztertu gabe jalgiko diren bertsu koloretsuak. Martxoaren 18an, larunbatean (19:00), "Tapas Arratsa" Larreko kulturgunean, hemen aldiz Arbaso elkartearen ekimenez eskainia da;...
Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 16a
Herriko kontseilua (segida)
Joan den astean jadanik kontseiluan eztabaidatu puntu batzu aipatu ginituen, horra hemen bilkura horren segida.
- Ondotik diru harat-hunatak kudeatzeko molde egokiago batzu erabiltzea onartu da.
- Obren ondorioz larunbat goizeko merkatua tokiz aldatua da eta jende guttiago heldu da. Deliberatu da komertsant horiek ez dutela tokia pagatuko ekainaren 30a arte.
- Behar orduan "vacataire" edo epe laburreko langilea hartzeko...
Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 16a
Okindegia berriz irekia
Zenbait hilabetez hetsirik egonik, Aiherrako Gozategia okindegia joan den astelehenean berriz ireki da. Hazparneko "Ogi bihia" okindegiak du segida hartu, obra batzu egin ondoan. Berri ona dudarik gabe, herritarrek tokian berean ogia erosten ahalko baitute. Okindegia egun guziz irekia da, astelehenetik ostiralera goizetan (6:30-12:45), arratsaldetan (16:00-18:30) eta asteburuetan (6:30-12:45).
"Ogia Bihia", Hazparneko Bidart familiaren...
Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 16a
Joan den igandean, Alfaro ostatuko Joko Berrin, 60 bat talde geldi-geldia musean arizan dira Euskal Herriko mus txapelketako Baxe Nafarroako finalean. Azpimarratzekoa da gisa hortako gertakari batentzat, tokia egokia dela.
Horietarik 16 taldek 7 probintzietako finala jokatuko dute, ondoko ebiakoitzean Zornotzan. Gure ibarretik 2 talde sailkatu dira, horietan Goyhenetche-Salabaras eta Arambel-Harispe.
Nork daki, egun batez, Pazko asteleheneko museko final handia Alfaro ostatuko...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016