Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 16a

Txotxongilo ikuskizunak Artetxean

Martxoaren 17an ostiralez (17:30), 2 ikusgarri beharrak dira Artetxean. "Basajauna" 3-6 urtekoentzat Ixabela Millet-ekin eta "Lurraren Xuxurla" 6-11 urtekoentzat Xantal Barneix-Elizagarai animatzaile,txotxongiloen egilea delarik Battitt Halsouet artista, Izturitzen bizi dena.

Ikusgarriak 2 geletan tenore berean emanen dira. Sartzea: 5 euro edo eusko, helduentzat urririk. Ondotik xokolate-esne eta matahamiak salgai izanen dira. Antolatzailea Arberoa ikastolako "Euskaraz bizi" taldea...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 16a

Ikastolak 50 urte

Xiberoko Ikastolako 50 urteen ospakizünak aitzina doatza. Zinka ostatüan pastetx eta kontzertü Kaskatu taldearekin.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 16a

Ipuin kontaketa - Erakusketa

Ipuin kontaketa

Martxoaren 23an (19:30), Espelletenian ipuin kontaketa gaualdiaXan Errotabehereren"Hitza hezi bihotza hazi"liburuaren inguruan iraganen da.

Gau goxo baten pasatzeko aitzakia.

Erakusketa

Beti Espelletenian, hilabete huntan eta apiril osoan Eliane Heguiaphalen "Ihaute denbora" argazki erakusketa ikusteko parada emana da. Egun guziz ibiltzen ahal da, salbu astelehenetan.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 16a

Leitzor asiatikoari buruz bilkura

Ezti Etxea erlezaintza elkarteak, martxoaren 14an, Mindegia salan (20:30) "Asiako leitzorraren kontrako borroka kolektiboa" deitu bilkurara gomita zabaltzen du. Ikusiz intsektu horiek sortzen dituzten kalteak, elkarteak dokumentua prestatu du, horien kontra herritarrek ere parte har dezaten. Primaderako lehen egunetatik erregina sortzaileak nola harrapatu esplikatua izanen da.


...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 16a

Heriotze - Ukrainaren alde - Suhiltzaileak bolondres beharretan - "Alaba" filma - Itxaro Borda - Xan Mousques

Heriotze

Talde batekin mendian zabilan 70 urteko emazte bat bihotzeko bulta txar baten biktima izan da aitzineko astearte arratsaldean, Oilandoi peko aldean, "Toki Lepo" inguruetan. Ez dute sokorritzaileek salbatu ahal ukan. Kostaldekoa zen.


Ukrainaren alde

Denek dakigun bezala, Ukrainako jendeak zinez laguntza beharretan dira eta hauen artatzeko gure Herriko Etxean erremedio bilketa bat antolatua da. Zuen emaitzak bulego...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 16a

Herriko kontseilua - BLE bilkura - Sorospen ikastaldia

Herriko kontseiluko bilkura

Martxoaren 15ean (19:00), asteazkenarekin herriko kontseiluko bilkura iraganen da, Bil Toki gelan. Aipatuko diren gaiak: 2022ko abenduaren 19ko herriko kontseiluaren aktaren onarpena.

- Hautetsien urteko sarien zerrenda laburbildua.

- Larrungo mediateken sarea: karta bakarraren proiekturako sareko kide diren Herriko Etxeen arteko finantza partaidetzako hitzarmena.

- Artzaintzari buruzko diagnostikoa,...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016