Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 16a
Erakusketa emazteak euskal jendartean
Martxoaren 8tik ekainaren 17a arte sorginaren neurriz kanpoko irudietatik edo euskal
emaztearen usaiako klixe ugarietatik urrun, erakusketak jendarte tradizionalean euskal emazteak duen toki berezia aipatzera gomitatzen gaitu. Gizonak bezainbat toki duen etxekoandre hori nor ote da? Euskal jendarteak zer erraiten dauku? Gaur-egun zoin dira emazte modernoen zorteak?
Bask'Elles elkarteak, Marika Gizbers karrikako artistak...
Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 16a
Euskararen egoera soziolinguistikoa
Biltxokon, martxoaren 21ean (18:00), Jakinola elkarteak Kike Amonarriz Euskaltzaleen Topaguneko presidentea gomita du. "Euskararen egoera soziolinguistikoa - Zein harreman dugu euskararekin?" gaiaren inguruan hitzaldia eskainiko du.
2023-2024 eskoletan izen emaitea
Baionako hirian 2.500 ikasle dira, 22 eskola publikotan banatuak, azken sartzean 300 haur gehiago. Heldu den sartzerako izen...
Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 16a
Arrokagarai ikastolak antolatzen du ostiral huntan, martxoaren 17an, antzerki gaualdi bat Sanoki gelan (19:30). Pantzo Hirigaraik idatzia eta Garazi eta Munhoa ikastoletako gurasoek antzeztua. Jateko eta edateko tokian berean. 10€ sartzea.Salerosketa Boroiren ostatuan.
...Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 16a
Bañolet filma
Paxkal Irigoyen eta Maia Iribarne dira Bañolet filmaren egileak. Lehen bi emanaldiak Vauban zinegelan iraganen dira, martxoaren 17an, ostiralez (20:30) euskara hutsean eta martxoaren 18an (20:30) azpitituluarekin.
"Luixa eta bere lagunak, Bañoleten handitzen dira. Herri berezi huntako haurrek 11 urte betetzen dituztelarik, zeremonia garrantzitsua prestatzen dute. Haurtzarotik heldutasunera pasatzeko egun handia hurbiltzen ari da..."....
Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 16a
Martxoak 19an Lakarrako gelan (9:00-17:00), "Jantzi hustea", Integrazio Batzordearen alde antolatua da. Bixkotxak eta edariak ere izanen dira. Prezio ezin hobean gauzak atzemaiteko eta momentu goxo baten pasatzeko aitzakia.
...Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 16a
"Bizi Filmak" Itsas Mendi zineman
Etxepare lizeoak eta Iparra-Hegoak Bizi Filmak izeneko euskarazko filmen emanaldia antolatu dute hilaren 17 eta 18rako, Itsas Mendi zineman. Martxoaren 17an, ostiralarekin (19:00), honako dokumentalak emanen dituzte: "400 ordu", "Seaska, ikastolaz haratago" eta "Irlak" eta segidan honako film laburrak: "Azken emanaldia", "Eskeip-Geim" eta "Ainarak". Sartzea urririk. Martxoaren 18an,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016