Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 09a

Ihauteriak

Ihauteriak ditugu Itsasun, bestetan bezala! Eta iragan asteburu huntan abiatu dira Kaskarotak herriko auzoen bisitatzen. Segituko dute heldu den asteburuan. Hau asteburu nagusia izanen da. Huna nundik nora ibiliko diren:

- Larunbatean, otsailaren 11n (15:00), Kaskarotak egongo dira Boroi ostatuan eta Herriko Etxeko inguruetan, Plaza Berrin, Karrika Nagusian eta Plazan. Atharrin eskainiko dute dantza ikusgarria(18:30), Ataitzeko zahar eta gaztek. Ondotik izanen da Zanpantzarren auzia....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 09a

Heriotza - Goiti Aire biltzar nagusia - Mus lehiaketa - Eragin fabrika

Heriotze: Pilla Etchegaray Londaitzekoa

Londaitzeko Pilla Echegaray joan den astean zendu zen, 84 urte zituen. Azken denbora hauetan bizkarretik sofritzen zuen eta ospitalean egonaldi bat egin ondoan, etxean artatua izan da eta etxean pausatu da, Elixabet bere espos lagunak eta lau semeek inguraturik.

Joan den asteazken arratsaldean iragan ziren Pilla zenaren ehorzketak. Doluminak Londaitzeko familia...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 09a

Euskal Herria ez da salgai!! - Agiantzak - Liburu saltzea - Kaskarotak

Euskal Herria ez da salgai!!

Hauxe dio askotan ikusten den pintadak... Ez da salgai bainan saltzen ari da...

Azken egun hauetako aktualiteak dion bezala zernahi saltzen da eta zer preziotan! Huna beraz Hazparnen, bide kurutze batean, eskualde batean saltegi baten depota duen etxe bat kasik bi milioietan saltzen dela! Berritua izana da, igerilekua badu bainan gehiago dena Pavlosky arkitektoak marraztua du. Hau 1930 urteetan biziki famatua izan den norbait da "néo...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 09a

Frantseseniako erakasleak sariztatuak

Berrikitan Dordogne eskualdean iragan den Akitania Berriko "Ovinpiades" konkurtsoan, Frantsesenia lizeoko 3 ikasle sariztatuak izan dira.

Betti Bicain gamartearrak eta Txomin Olçomendy izuratarrak "Artzain hoberenaren" sailean lehen eta bigarren saria irabazi dute. Hirugarren postua hartu duena ere Frantsesenia eskolan den Patxi Saint-Laurent donaixtiarrak du eraman. Lehen biek orain, otsailaren 25ean Pariseko laborantza...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 09a

Urte berriko agiantzak

Urtarrilaren 29an igande goizez Denen Etxean ospatu ziren.

Fréderic Camou auzapezak agiantza hoberenak deneri eskainirik, herriko berriak, 2020tik hasiz, xeheki eman zituen. Biga-Bat herriko eskola publikoa Aiherrarekin bateratua, Arberoa Alaiki aisialdi zentroa eta horietako langileak eskertu zituen.

Elkarteak herriko bizian parte hartzeagatik goretsi zituen: "Erberua" palantxa lehiaketa eta Izturitze randoren antolatzailea eta "Artetxea" urtean zehar gisa guzietako animazioen...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 09a

Eskubaloia

Nazional 2 mailan, gaitzeko giroan Airoski gelan, lehen taldeak 24-24 berdin egin du ETEC Charenteko taldearen kontra.Prenazional mailan, bigarren taldeak ere 26-26 berdinketa egin du, Bordeleko taldearen kontra. Hirugarren taldeak 33-24 irabazi du Denguin taldeari.

Nesketan, prenazional mailan, lehen taldeak 36-22 irabazi du. Bigarren taldeak 28-31 galdu du Ortesen kontra.

Heldu den larunbateko partidak - Nazional 2 mailan, lehen taldea Libournera joanen da...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016