Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 23a
"Bi Arnas" dokumentala, martxoaren 27an Donapaleuko zineman
Jon Mikel Fernandez Elorz-ek egin dokumentalak torturaren ikusezin zauriak argitzen ditu. Iratxe Sorzabalen eta Mari Nieves Diaz bere amaren lekukotasunek oinarritzen dute. Dokumental hau martxoaren 27an, astelehenez, Donapaleuko zinegelan (20:30) pasatuko da.
Zonbait egun lehenago, martxoaren 22an, beste dokumental bat...
Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 23a
Zine-eztabaida: etxebizitza
Ipar Euskal Herriko etxebizitzaren arazoari buruz gogoetatzeko, "Se loger au Pays-Herrian Bizi" plataformak zine eztabaida antolatzen du, martxoaren 28an (20:30), Vauban zinegelan.
Gaualdia "Push" dokumentalaren proiekzioarekin abiatuko da, munduan zehar...
Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 23a
Suhiltzaile medailatuak
Baigorri, Aldude eta Ortzaizeko suhiltzaileak Arrosako Katinainean bildu dira aitzineko ibiakoitzean, mahai on baten inguruan. Heien patroin sainduaren ospatzeko eguna zuten eta karia hortara, heien artean zonbait medailatuak izan dira, ofizioari ekarri dioten engaiamendu luzearentzat. Batzuk 10 urte pasa: Miren Hirigaray, Pantxoa Etcheverria, Sebastien Blastre eta Swan Salettis, beste batzuk 20 urte pasa: Pierre...
Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 23a
Konferentzia
Berriz oroitarazten dugu ostiral huntan, martxoaren 24an, Ospitalean, konferentzia iraganen dela (19:00): "Emazte figurak Euskal Herriko historian" Jacques Ospitalek emanen duena.
Eskubaloia
Bakarrik, bi partida ziren joan den asteburuan. Frantziako xapelgoan, Irisarri/Atharratzeko hemezortzi urtez peko taldeak 33-21 irabazi du Pays de Nestes taldeari. Nesketan, erregional mailan, Kanbo/Irisarriko...
Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 23a
Beti Gazte - Elkarteak bere biltzar nagusia eta ondotik bazkaria antolatzen ditu, apirilaren lehenean, larunbatarekin, Lur Berri gelan (12:30). Menua: kir, eltzekaria, legatza saltsa berde, idikia saltsan patatekin, gasna erreximentarekin, koka, arnoak, kafea ondokoarekin, 27€ eta karta 8€ denetara: 35€. Izenak eman martxoaren 28a aitzin deituz: Jeannot Etcheverrigaray 05-59-54-21-34, Maite Imaz 06-31-62-90-66 edo Anita Bats 06-28-28-08-24. Etorri ahal duzuen guziak,...
Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 23a
Martxoaren 25ean (19:00) Ezpeletenian (19:00) bertsu-kantu afaria proposatua da. Sustrai Colina, Aitor Bizkarra eta Eñaut Martikorena bertsulariak hor izanen dira, Pantxix Bidart hazpandarrak kantu batzuk emanen dituela. Afaria 20€tan da, lekuarentzat aitzin deitu 06-88-02-50-23.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016