Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 23a
Bleu Nuit antzerkia Larrekon
Nina eta Clairek elkar maite dute. Nina afroamerikarra, blueswoman, aktibista, esklabotasunaren aurka dabilena. Claire aldiz Iparraldeko euskalduna, ethno musikologoa, bere bidaian Estatu-Batuetako hegoaldean topo egiten du Ninarekin. Amodio horren gibelean, injustizia, arrazakeria, beltzen kontrako hilketak, egoera mingarria nabaritua da, kantuaren bidez. Larunbatean, martxoaren 25ean (20:30), antzerkia frantsesez, prezioa 16€, erreserba...
Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 23a
Elizan argi berritze
Herriko Etxeak egin berri du Jondoni Bixintxo elizan argi aldaketa. Gaur egun elektrika indarraren erabiltze murriztea da ikusten dena. Helburu horrekin aldatuak izan dira lehen zati batean aldare inguruko eta behereko argiak. Orain led moldekoak dira. Lan horrekin bi gauza nabari dira: bestelako balio bat emaiten du André Trébuchet zenak aldare inguruan egin sainduen margoeri eta bestalde eliza eta Herriko Etxearentzat ondorio ekonomiko onak...
Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 23a
Sortze
Joan den astean, berri ona hedatu da. Bailleko Nathalie Etchegaray eta bere laguna Bixintxo Germain-i sortu zaizkiote beren lehen eta bigarren haurra. Alabainan, birazkakoak dira, bi nekatto, Leire eta Miren deitu dituztenak. Goresmenak burasoeri eta ongi etorri bi ahizperi eta bizi urosa desiratzen diegu.
Ezkoa aipagai
AglaëMiguel artista eta grafistak ikerketak egiten ditu ezkoen inguruan (parilla, argizaiola,...
Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 23a
Sortze
Martxoaren 6an sortu da Oihan Lionel Jean-Bernard, Ganixhaurraeneko Marilyn Le Chantoux eta Sébastien Oxobyren semea. Goresmenak aitameri eta agiantza zoriontsuenak sortu berriari.
"Apaiz kartzela" filma
Otxaldetarrak elkarteak gonbidatzen ditu herritarrak "Apaiz kartzela" euskal filmaren ikustera jitea, martxoaren 31n, ostiral arratsean (20:00), Herriko Etxe gibeleko Arrume gelan (sartzea borondatean). Dokumental horrek...
Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 23a
Ezkia ikastolak bere 50 urteak ospatzen segitzen du, aldi huntan bertsuzaleak dira gomitatuak. Martxoaren 25ean herriko Lilipean Amets Arzallus eta Alaia Martin hor izanen dira bazterren airosteko (19:00). Izanen da jateko eta edateko.
...Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 23a
Iparra-Hegoaren kultur astearen egitaraua
26. aldiz, zenbait urruñar eta goierritarren arteko adiskidetasunetik sortutako Iparra-Hegoa elkarteak bere kultur astea prestatu du. Martxoaren 27an hasiko da eta apirilaren 2an bukatuko. Egitaraua: hilaren 27an, astelehenarekin: Urruñako ikastolako haurrak Seguran izanen dira bertako eskolako haurrekin batera zenbait ekitaldi, bisita eta harreman eginez. Mintzaldia (19:00) "Harresia Bidasoan". Hilaren 28an, asteartearekin:...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016