Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 09a
Berrikitan, Larrondoko semea zen Joseph Etcheberry bere azken egoitzara lagundu dugu. Joxet deitzen ginuen, 86 urte zituen.
Parise aldean eginik bere bizia, erretretara heltzean, bere etxe ondora itzuli zen. Azken urte hauetan adindunen egoitzan zagon.
Doluminak haurride, iloba eta familia osoari.
...Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 09a
Aniztasunaren astea
Aniztasunaren Astearen 7. edizioa antolatua da, eskubide-berdintasunaren inguruan, martxoaren 11n bururatuko dena. Hiriko 49 elkarte eta Herriko Etxea elkarrekin mobilizatu dira 10 eguneko programa baten inguruan. Ikuskizunak, bisita gidatuak, zinema eztabaidak, ihes jokoak, hitzaldiak, erakusketak, kontzertuak eta tailerrak antolatuak dira.
Bestalde, aisialdi guneetan, lehen mailako eskoletan eta kolegioetan sentsibilizaziorako ekimen anitz...
Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 09a
Libertimendua
Aro ederra lagun, emanaldi iguzkitsua eskaini daukute herriko gazteek, elizako plazan, joan den igandean, gure herriak urte batez bizi izan dituen harat-hunatak umore anitzekin jorratuz: besteak beste, "Kattaklin" enpresaren ezin saltzea, Euskal Trail-en egiten den "Neska Trail" lasterkaldiaren trufa, plaza nagusiaren gainetik edo azpitik zubi handi baten egitearen beharra omen sobera auto delakoz, hautetsi batzuen anbizione politikoak, bi...
Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 09a
"Saga Ikastola" antzerkia
Itsasuko hirigintza plana
Paueko Auzitegi Administratiboak Euskal Elkargoari helarazi dio Michel Cazaubon inkestalari publikoaren txostena. Dokumentu osoa ikusgai da elkargoko www.communaute-paysbasque.fr webgunean:
Dokumentua irakurgai da baita ere Euskal Elkargoko egoitza nagusian, Baionako Foch karrikaren 15.
...Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 09a
Estreinaldia
Osasun etxea, horra Herriko Etxeak martxoaren 11n estreinatuko duen toki berria, Etxebarnondoa deitzen da. Mediku eta para-mediku taldean lan egiten duten lagunek sustaturik, lanak bururatzen ari dira. Apartamenduen bururapen bilkura baizik ez da eskas eta gune osoaren estreinatzea ibiakoitz goizean eginen da (10:30), ate idekitzea eta egoitzaren bisita.
Obrak ofizialki bururatzeko, egun hortan finantza partaideen hitz hartzea izanen da,...
Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 09a
Iparraldeko Orkestraren musikaldia
Iparraldeko Orkestraren kobre boskotea Ortzaizeko elizan izanen da, "Hoin urrun, hoin hurbil" deitu musikaldiaren emaiteko, martxoaren 17an (20:00), ortziralez. Pirinioen bi aldeetan ibiltzeko bidaia bat izanen da, musikari ezagunen zatiekin (Georges Bizet, Maurice Ravel, Enrique Crespo, Francesco Tarrega eta Isaac Albeniz) eta bururatzeko aire herrikoi arramoldatu batzuekin. Sartzeak 15 eurotan izanen dira tokian berean, bainan...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016