Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 09a
Aurten, San Frantses Xabierrekoaren ohoretan egiten den beila Garaziko Jatsun, martxoaren 12an, igandearekin izanen da. Meza saindua (10:30) Molères apezpikuarekin eta parropiako kantariekin iraganen da. Ondotik zintzur bustitzea.
Arratsaldean (15:00), arrosarioa eta bezperak, ondotik, sakramendu sainduaren benedizionea.
Meza aitzin eta ondotik, bixkotxa saltzea izanen da, Donazaharreko San Mixel eskolako haurren burasoek antolaturik.
Ongi etorri deneri!
...Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 09a
Herriko kontseilua
Berriki iragan da urteko buxetaren aipatzeko bilkura. Hara zer gai erabili den bilkura hortan:
Urkoiko Urtsu Mendi elkarteak, antolatzen duen mendi lasterketako segurtamen neurrietan herriaren parte hartzea onartu da.
Gutiengokoen hautetsietan izan diren mugimenduen ondotik, komisio batzuen aldaketa kontseiluak onartu du.
Miarritzeko aireportuak eraikuntza batzu zabaldu nahi ditu eta horren truke ingurumenaren legea betetzeko, gune...
Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 02a
Ziburuko mediatekan obran ari dira karraskan, mediateka hori dena xaharberritu beharrez, egokiago izan dadin lan horiek bururatzearekin. Untsalaz apirilaren 11tik aitzina. Zolatik hasiak dira, uraren eta argiaren muntadurak kanbiatuz, beste guziak ere ondoko egunetan.
Mediatekaz arduratzen dena euskararen ikasten ari da eta obrek irauten duten denbora hori baliatzen du formakuntza hortan trebatzeko.
...Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 02a
Mus xapelgoa
Union Basque batasunak antolatzen duen Frantziako mus xapelgoaren lehen partidak otsailaren 19anjokatu ziren. Igande egun osoan herriko "On egin" jantegian 11 pare arizan ziren. Bazkaria lekuan berean segurtatua zuten.
Elena Haramboure-Pierre Durruty eta Amaia Haramboure-Idoia Barnetche 2 pareak dira martxoaren 19an kantonamenduko mailan, Beskoitzen edo Bastidan, ariko direnak.
Xantza on segidarentzat!
Ikastolan ate...
Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 02a
Estereotipoak aulkian gelditzen dira
Segurtasun eta delinkuentzia prebentziorako tokiko kontseiluak, kiroleko diskriminazioaren kontrako borrokan, bi egun proposatzen ditu, Emazteen Eskubideen Nazioarteko Egunaren baitan.
Aurten, kirolaren estereotipoen gaia hautatu da. Sozial praktika guziak bezala, kirol aktibitateak genero markaren menpe dira.
Horretarako martxoaren 4an (17:00) Antoine d'Abbadie entzutegian "Denak gihartsu" dokumentala ikusgai izanen...
Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 02a
Errigoraren aurkezpena: zenbait ekoizpen Berttolin erakusgai
Hilaren 24an, ostiralarekin, Errigoraren aurtengo aurkezpena izan zen Berttoli elkartean. Horretarako Nafarroako Uhartetik etorria zen Xanti Kiroga ordezkariak azalpen zabalak eman zituen bertara hurbildu jende eta kazetarien aitzinean. Elkarte honek Nafarroako Erriberako eta erdialdeko ekoizpenak saltzen ditu Euskal Herri osoan barna, prezio onean, bitartekaririk gabe eta euskaraz etiketaturik. Laborari...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016