Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 19a

Dolu

Urte xaharra finitzean eta berri hau hastean, herrian bi heriotze ukan ditugu.

Lehenik Jeannette Inchauspe 91 urtetan. Aspaldixkoan bazituen osagarri arrangurak, etxean berean pausatu da bere sema-alabak artaturik. Gure doluminak familia guziari.

Urte berria hastean berriz joan zauku Jeanne Irigaray, Bidarteko etxekoandre xaharra, 92 urtetan. Bost haurren ama, 10 haur ttipi eta 10 iloba ttipi, familia ederra utzirik joan da.

Nahigabean gelditzen den familiari guziari...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 19a

Heriotze - Agiantzak - Kantaldia - Pilota - Errugbia

Heriotze

Jeanine Arrossa, sortzez Alfaro, bere etxean hil da supituki, 71 urtetan. Joan den asteartean ziren ehorzketak. Doluminak Michel senarra, Manuel eta Cécile seme-alaberi.

Bere ofizioa gure herrian kasik 60 urtez artoski praktikatu duen Michel Martinez medikua, 88 urtetan pausatu da. 1962an herrian plantatu zen. Badakigu ahal izan dueno segitu duela lanean eta bere zerbitzuak eskaintzen zituela oraino, ez du hain aspaldi. Ibiltzaile kartsua, gure...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 19a

Heriotze: Martta Etchart - Sortze - Xalbat Duhalde eta Allande Martinon txapeldun! - Bertsu afaria

Heriotze: Martta Etchart Bastidarra

Martta Etchart Bastidarra zendu zen joan den astean, 93 urte egin beharrak zituen aurten. Anitzekezagutzen zuten Clement Etchart Bastidako ahotz zenaren emaztea zen. Biak sortzez aihertarrak izanki, bikote hau biziki atxikia zen Aiherrari. Funtsean Clement Aiherrara heldu zen lehen pilotan eta musean artzera. Martta berrikitan Izturitzeko xahar-etxera erretiratua zen.

Hunen ehorzketak joan den asteartean Bastidako elizan iragan...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 19a

Makeako Laborariak

Makeako Laborariak elkarteak urtero agorrilean "Gasnaren Besta" antolatzen du, urtez-urte gertakari horrek arrakasta pollita biltzen duela. Urte hondarrean besta horretan parte hartzen duten laguntzaileak eskertzeko, elkarteak afari goxo baten inguruan bildu ditu. Egun horretan txalotuak ere izan dira parte hartzen duten sukaldariak: Bixente Chapelet Ezkaratza jatetxeko heletarra, Henri Amestoy sortzez makearra Irisarrin plantatua Art'Zain jatetxean eta Paxkal Bethoul gure herrian bizi...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 19a

Amazonia zine-hitzaldia - Mus lehiaketa- Heriotze - Herriko bozak - Udako enpleguen azoka - San Josepe eskola

Amazonia zine-hitzaldia Larrekon

Astearte arratsean, urtarrilaren 24an (18:30), sekulako filma aurkeztua izanen da, mintzaldi batekin osatua, "Les cueilleurs de mémoire" izendatua, Larreko kulturgunean. Amazoniako oihan erraldoiak zabaltzen dira herrialde anitzetan, hala nola Brasilia, Ekuador, Peru, Bolivia eta Guyana, hemen aurki daitezke ehunka indiar leinu edo tribuak. Patrick Bernard hizlariak hauen egoera aipagai du, lehen kontaktuetatik orain arte. Heien artean...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 19a

Eskoletako jantokien inguruko eztabaida

Urtarrilaren 28an, larunbatean, Jean Jaccachoury eskolan (10:00-12:00), Bizi! eta Hitza Hitz begirale ekologistek, "Jantokia: klima eta haurren osagarriarentzat palanka!" eztabaida antolatzen dute.

Mahai-inguruan hizlari nagusiak: Isabelle Pargade Hazparneko auzapeza, laborantza eta elikaduren Euskal Elkargoko presidenteordea, Christelle Laborde Bidarteko Haurtzaro eta Gazteria saileko arduraduna eta Hélène Labrosse Lekorneko jantegiaren aldaketan partaide den burasoa, izanen...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016