Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 24a
Pilotako finalak
Joan den larunbatean iragan dira gure herriko lehiaketaren finalak, esku-huska, trinketean. Jendea saldoan bildu da, guti aire hastapenean, aldiz azken finalarentzat trinketa tanpez betea zen. Lehiaketak lau maila bazituen, ondorioz lau final jokatu dira.
Laugarren mailan, Andoni Allot eta Cyril Arambel 40, Sébastien Ospital eta Tomas Landaboure 7. Hirugarrenean, Roger Etchevers eta Pierre Cedarry 40, Iban Casemajor eta Xalbat Bidondo 26....
Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 24a
Duela guti, zendu da Arño Harizpuru Urrutikoa, 90 urtetan. Hainbeste urtez Ibarlako auzapez egon zen eta dudarik gabe segurta daiteke izan zela Oztibarreko lehen hautetsi abertzalea bere ahalegin guzia egin duena herriaren alde. Adina dugunok oroitzen gira herriak izan zuen euskal kulturaren aldeko oldea: antzerki urtaldi bikain haiek eta gero Etorki balleten Ibarlaratzea, Apezetxean baitzuten lantoki-egoitza beren turnaden artetik. Arño ezagutu dugunok bagenekien haren emankortasun...
Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 24a
Sortze
Joan den azaroaren10ean, Erreñetean bizi diren Amélie Aunon eta Bruno Hirigoyen andere jaunek Luken izendatu duten semeari ongietorri egin zioten. Gure goresmenak aitama uroseri eta zorionak sortu berriari.
Euskaraldia: Pontx pailazoaren eta kantu bazkariaren arrakasta
Joan den astean erran ginuen, Euskaraldiaren karietara gure herrian programa ederra pentsatua zela, 4 animazio proposatuz. Joan den asteburuan berean...
Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 24a
Printze Ttikia euskaraz, ikusgarri musikala
Euskaraldiaren bete-betean girenez abenduaren 2a arte, egon gaiten urte guzian, "Ahobizi" ala "Belarriprest", ekimen berezirik ez izanik ere. Euskarazko antzerki huntaz goza gaitezen. St Exuperyk "Printze Ttikia" haurrendako idatzi bazuen,Tximi-Txama gazte abesbatzak helduentzat idatzi du gaurko komedia musikala. Musika osoki idatzia izan da eta kantuen hitzak liburutik hartuak. Tximi-Txamaren arrakasta ongi ezagutua da,...
Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 24a
Emazteeri egin bortizkerien kontrako borroka nazioarteko astearen kari, Bardozeko herriak, Euskal Elkargoak eta "Erran eta Bizi" elkarteak batera, deneri zabalduak zaizkien aktibitateak antolatzen ditu, azaroaren 26an larunbatez (9:00) eta 27an igandez (17:00), urririk. Bi egun horietan autodefentsa, yoga, Meuf'In taldearen kontzertua, zine-eztabaida, Déesse Padma tailerra, Evidanse taldearen ikuskizuna proposatuak dira. Jateko eta edateko izanen da. Bestalde Bastidarrak enpresak...
Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 24a
Integrazio Batzordearen alde
Donibane-Ziburuko Gaztetxeak Integrazio Batzordearen alde ganer hustea antolatzen du. Abenduaren 3an (9:00-18:00), Akotz auzoan iraganen da. Izen emaiteko mezua bidali 06-75-77-49-28 telefonora. Hiru metroko mahaiak dira eta toki bakoitzak 15€ balio du. Jateko eta edatekoa segurtatua da.
Adinekoen bazkaria
Herriko Etxeak abenduaren 15ean (12:30), Senpereko Inharrian bazkaltzera gomitatzen ditu 70 urte baino...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016