Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 23a
Otsailaren 25ean iraganen dira, Erdizka gelatik desfilearen abiatzea eginen da (17:00). Egitarau aberatsa proposatua da: dantza tradizionalak, Zanpantzarren auzia eta "sua-ipurdian" dantza, hauren mozorro ederrenaren lehiaketa, Bardozen Kantuz, dantzaldia Arberoako txarangak animaturik. Jateko eta edateko segurtatua izanen da.
...Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 23a
Olentzeroren Lagunak elkartea joan den abenduan Argentinan ibili zen, erroak Euskal Herrian dituztenekin bildu da. Euskal Etxeetan elkarteko kideek Olentzeroren tradizioa esplikatu dute, berekin zituztela Hazparneko joaldunak. Hango bidaia filmatua izan da.
Hiriburuko Herriko Etxeak Olentzeroren Lagunak elkartea gomita du, "Transmisioa: Olentzero eta Joaldunak" dokumentalaren proiektatzeko. Hitzordua martxoaren 3an, La Perle gelan, emana da (20:30), edozein hurbiltzen ahal da, sartzea...
Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 23a
Herriko kontseilua joan den astean bildu da. Bi solasgai nagusi, jazko konduak eta aurtengo norabideak.
Iragan urte hortako konduak onartuak izan dira. Erakusten dute egiteko ziren lan gehien-gehienak untsa akuilatuak izan direla, %92a alabainan. Mariñela eskola handituz, bilgune berri bat muntatuz kirol-zelaian eta errebide askotan lan frango eginez, besteak beste. Oro har, gauzak hola aztertuz, arras kondu sanoak beraz. Aurten, ikerketak hiri barnean autoen mugimendua hobeki joan...
Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 23a
Ihaute, ihaute!
Udaberria heldu dela ospatzeko gazteria etxez etxe ibiliko da, Lur Eder auzoan, otsailaren 25ean. Hitzordua plazan emana da (9:00). Arratsaldean Gaztetxean tailerrak antolatuak dira, lehen mailako 4. eta 5. urtekoentzat.
Zanpantzar eta zirtzil mozorroak egiteko, baita ere dantzarien ezkartzea bertze haurrentzat. Galdegina da oihal puskak ekartzeko.
Ondoko asteburuan, martxoaren 4an bestak segituko du, ttiki eta handi mozorrotuta plaza...
Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 23a
Liburutegia
Lehengo Herriko Etxean, kalostrapeko gainekaldean, liburutegia ideki da. Hor liburu mota desberdinak atzemanen dira, adin eta gustu guzientzat.Zuen etxe xokoetan, liburuak baldin badituzue emaiteko, hor finka daitezke. Ebiakoitzetan arratsaldetan deneri idekia da (15:00-18:00).
Emaztearen Eguna
Anitz tokitan bezala, hemen ere ohidura da Emaztearen Egunaren karietara, gaintiar emazteak elgarretara diten...
Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 23a
Frantziako pilota txapelketa: finala galdu
Joan den ibiakoitzean, kimuen mailan, Imanol Goyeneche eta Téo Etcheverryk 30/40 finala galdu dute, Lau Herriko Koldo Irigaray eta Mattin Goñyren kontra, Zuraideko trinketean. Duela zonbait aste, Euskal Herriko txapelketa Lau Herriko pare hunen kontra 40/37 irabazi bazuten, aldi huntan amore eman dute, halere partida ederra eginik. Euskal Herriko txapelketa eremanik eta Frantziako finalean galdurik, hots hoberenen mailara...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016