Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 16a

Eskubaloia

Nazional 2. mailan, lehen taldeak Libournen 34-28 galdu du. Frantziako xapelgoan, hemezortzi urtez petikoek irabazi dute 29-25 Cournon d'Auvergnen.

Heldu den igandean, nazional 2. mailan, irisartarrek Bordele errezebituko dute (16:00).

Bestalde, eskubaloiko Irisartarrak elkarteak loto bingo handi bat antolatzen du, Airoski gela berotuan, heldu den larunbatean (20:30). Izanen da jateko eta edateko nahi duenarentzat. Jin gustuan nonbre handian denbora goxo baten...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 16a

Heriotze - Agiantzak

Heriotze

Idierreko Gilen Etchegoinen ehorzketak iragan dira, otsailaren 8an, Suhuskuneko elizan. 93 urte zituen. Gizon goxo eta leiala, deneri interesatzen zena.

Aspaldian, ekarrarazia zuen etxera iloba segidarendako. Plazera ukan du hiru iloba ttipiren sortzea ikusteko. Azken denbora hauetan, Donibaneko xahar etxe batean sartua zen. Azken memento arte etxekoek inguratu dute. Doluminak Idierreko familia guziari.

Agiantzak...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 16a

"Bi arnas" - "Activ'terre de jeux": proiektu deialdia

"Bi arnas"

"Bi arnas" dokumentala otsailaren 20an Séléct zinegelan aurkeztua izanen da (20:30). Proiekzioaren ondotik Jon Mikel Fernandez Elorz film egilearekin solastatzen ahalko da.

Dokumentalean bi emazteren lekukotasunak ikusgai dira, Iratxe Sorzabal militante euskaldunarena, torturatua izan zena eta Maria Nieves Díaz bere amarena.


"Activ'terre de jeux": proiektu deialdia

Herriko Etxeak "Activ'Terre...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 16a

Bestak - Ezkila berri bat

Bestak

Bixintxoak arras polliki iraganik, Besta-Komiteak, gogoetaldi sakon baten ondotik, agertu ditu bere ikusmoldeak. Oro har, zinez baikorrak. Besta ederrak izan direla, jendeari gustatu zaizkionak. Bi musikaldi bereziki biziki arrakastatsuak, beste hitzordu asko ere ba. Hala nola, ez baita harritzeko, 470 lagun bildurik gaitzeko giro goxoan, herritarren bazkaria. Bazkari hortan omendu da, ahal bezain kartsuki, Jojo Aramburu, luzaz eta luzaz besta...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 16a

Kaskarotak - Jon Galdosen margolaria - Xano Haltzueten diskoak - Ibilaldia Napoleonen garaiko Ibardinera - Yoga euskaraz - Pilota

Kaskarotak etxez etxe

Ihauteria Urruñara heldu da, hilaren 18an, larunbatarekin, Hazia elkarteko kaskarotak eta zirtzilak etxez etxe ibiliko dira, kantuz eta dantzaz. Haiekin batera hartz adarduna, kattalingorriak eta beste pertsonaia zonbait. Hitzordua plazan emana da (12:00).

Jon Galdosen margolan berriak ikusgai

Jon Galdos margolari berezia da, bere margolanetan euskal natura eta mitologia agertzen dituena. Xaia ostatuko...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 16a

Vauban zinegelan dokumentala - Libertimenduak

Vauban zinegelan dokumentala

Gipuzkoako Landarlan ingurumen elkarteak ekoiztu "Zure platerean hasten da mundua" filma Vauban zinegelan ikusgai izanen da, otsailaren 17an, ostiral arratsean (20:30).

Dokumentalak kontsumitzeko ohiduren eta laborantza ekoizteko molde arduratsuen inguruan gogoetatzea proposatzen du. Ondotik IDOKI labeleko laborariekin solasaldia eta haien ekoizpenen jastaketa proposatua da.

...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016