Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 23a
Ortzaizeko Herriko Etxeak gogoeta ziklo bat abiatzen du, biharko herri barnea nola eraiki galdearekin. Hiru hitzordu izanen dira, herritar guzieri idekiak. Lehena martxoaren 2an izanen da, ortzegunean (20:00), herriko eskolen jantokian. Gogoeta gau horiek Pantxika Maitiak kudeatuko ditu, asmo eta ekarpen guziak entzunak izanen dira. Bertze bi hitzorduak geroxago aipatuko ditugu.
...Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 23a
Kaskarotak Minhotz auzoan
Aspaldiko partez Minhoztarrak elkarteari esker, berrikitan Hazparneko kaskarotei ongi etorria egina izan zaie Minhotz auzoan, hain zuzen Laure eta Gilles Garayen etxean. Denbora eguzkitsua lagun, hamabost bat auzokide elkarretaratu ziren dantzari musikariei batzarri egiteko. Zein ederra zen talde misto horren etxe sartzea aldapan gora! Ohidurazko dantzak bainan ere bertsu bat eta elkarrekin eman kantuek giroa harrotu zuten, zintzur sabelak...
Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 23a
Ihauteriak hurbiltzen ari dira. Kaskarotak bi larunbatez etxez-etxe pasatuko dira, otsailaren 25ean eta martxoaren 4an. Herriko gazteak errezebitu nahi dituena harremanetan sar daiteke: 06-34-64-97-12 edo 06-89-26-78-08 bidez.
Ez duda zuen familia, auzoak eta laguneri aipatzea!
...Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 23a
Ihauteriak
Gan den asteburuan gintuen, gazteria etxez-etxe auzoetan ibili da, arratsean Pleka trinketean bazen gau pasa. Igandean haurrak eta helduak denak mozorrotuak, plazan gauza politak egin dituzte, musikarien soinu ederrekin, ondotik alegrian Zanpantzar erre dute. Bazen jende asko, plaza ongi betea zen, denbora ere ederra zen, eguzkitsua. Ondotik 200 bat, Lur Berri gelara bazkaltzera joan dira. Aurtengoak ere pasatu dira beti bezala umore onean....
Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 23a
Otxo bikotea mediatekan
Otsailaren 24an (18:15), Mediatekan Lolita Delmonteil Ayral eta Maider Martineau Otxo taldeko kantari, soinujole eta perkusio-joleek ikusgarria eskainiko dute. Musika tradizionala eta herrikoian oinarritua, kantu okzitanierak, euskaldunak entzuteko parada emana da, baita ere Quebec, Galizia ala Brasilen ibiliko gaituzte.
Haizea dator: bertsu saioa
Otsailaren 24an (19:00), Epaiskan, "Haizea dator" bertsu...
Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 16a
Neguko Besta
Baionako bi ikastolak batzen dituen BIL (Baionako Ikastolen Laguntzaileak) elkarteak, Neguko Besta kari bi gertakari antolatzen ditu, euskara eta euskal tradizioak aitzinean ezartzeko.
Otsailaren 18an, larunbatez (15.00), Zizpa Gaztetxean animazio desberdinak proposatuak izanen dira. "Ene Kantak" gazte taldearen kontzertua, "Dantzan" ikuskizun berezia, kantuaren eta dantzaren bidez euskararen zabaltzea du helburu. Ondotik, "Oihana rock" ikastolako...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016