Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 16a
Kontzertu Ukrainaren alde
"Misjamedyczna", hau da ukrainar haur eta gazte kolpatueri erremedio eta soañatzekoak eremaiten dituen euskal-landestar fundazioa. Hango mediku eta artatzaileeri xuxenki ekarriak zazkote.
Fundazio hau bere fresetan laguntzeko, kontzertu bat muntatzen da Plaza Xokon, heldu den otsailaren 25ean, ibiakoitzez (20.30), ukrainar eta euskal kantariekin....
Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 16a
Kaskarotak auzoz-auzo ibiliko dira, lehen hitzordua otsailaren 18 huntan emana da Galharret auzoan (9:00), Mastuluzian bururatzeko (19:00). Ondoko asteburuan bi egunez, zirtzilen ikusteko eta entzuteko parada emana da. Otsailaren 25ean Ametzondotik (9:00), Ametz Lurran bururatzeko (19:00) eta biharamunean Gilbert Desport plazatik (10:00) Plaza Berrin bururatzeko (12:45).
...Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 16a
Armand David lizeoa
Arrunt erne dabilen lizeo hunek bere ateak idekiko ditu, otsailaren 25ean (9:00-13:00). Lizeoak formakuntza profesionalak proposatzen ditu, orokor eta teknologikoak, baxotik landa egiteko formakuntzak ere. Bestalde aprendizgoaren sistema proposatzen du.
Lizeo hunek herriko proiektu konkretu batzuetan parte hartzen du eta esperimentazio ausartak eramaiten ditu. Hara besteak beste, 500 hektarea landare landatu dituela. Hortarako Bretainiako eta...
Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 16a
Otsail ostegunak, otsailaren 16an, "Murgiltzetik plazara: haur eta gazteak euskaratik euskarara" Xan Aire, Lorea Etxeberria eta Antton Seychalen mintzaldia iraganen da.
Xan Aire (1984, Urepele), euskara teknikaria da, 14 urtez Seaskan arizana, gaur egun, Plazara izeneko kooperatiba sortzen ari da, hizkuntza jendarteratzeko xede duena, komunikazioa, aholkularitza, formakuntza eta elkarrekintzatik. Lorea Etxeberria eta Antton Seychal, KEA (Kirola Euskara Ahoan)elkartekoak ere hor izanen...
Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 16a
Bazen mugimendu urtarrilaren 14an Arrueta Sarrikotan! "Kepa Ordoki - Memoria Historikoa Bidasoan" elkarteko 23 kide hurbildu dira "Zamakoitzia" etxera, Espainiako gerla denboran etxe hortara etorri ziren erbesteratueri buruz informazio gehiago biltzeko (orotara ehun bat erbesteratu aterpetuak izan ziren 1936 eta 1940 artean Zamakoitzian). Arruetar lagun zenbait hor ziren harrera egiteko eta dituzten lekukotasunak emaiteko, baita ere hilerrietan erbesteratu horien...
Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 16a
Hartzaro festibala
Joan den ortziralean, Latsa gela osoki betea zela, abiatu da Hartzaro festibala Julie Rouault andere gazteak eman duen kantaldi xoragarriarekin. Elbarrituen munduan lan egiten duela, euskara ikasirik askitto untsa menperatzen du eta lanera Frantzia iparraldera joaitekoa da, bere trebetasuna barnatzeko eta bermatzeko. Dena den kantuan bere gitarra lagun, ez du talentu eskasik giro bero bat sortuz, publikoari ere parte harrarazten zuela asko kantutan....
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016