Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 16a
Euskal Herriko mus xapelketa
Asteburua ostatuak Euskal Herriko mus txapelketaren kanporaketa antolatzen du otsailaren 23an ostegunarekin (20:00). Aitzinetik nahi duenak afaria ukaiten ahal du. Parte hartzeko izen emaitea 10 eurotan da, jokolari bakotxarentzat, eta lau taldetarik bat aterako da txapelketaren segitzeko. Xehetasun gehiagorentzat eta izenen emaiteko, deitu behar da Patrick zenbaki huntarat: 06 81 69 34 33.
Mentan liburu...
Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 16a
"Herria haurren hezitzaile" aurkezpen-eztabaida antolatua da, Espelletenian, otsailaren 18an (10:00). Lekuan berean bazkaltzen ahalko da, herribiltza@riseup.net helbidean izena eman behar da, otsailaren 16a baino lehen.
...Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 16a
Dolu À¢'€'" Sorteguna beti urruntzen ari da. Jendearen biziaren luzetasunarekin, urteak eta hamarkadak lerrokatzen, hori gertatu zaio Frantxua Delgueri, laster 98 urte bete beharrak baitzituen, gehiago dena herriko zaharrena.
Etxebazterrean sortua, hor eraman du bere bizi guzia, hor berean artatua izan baita hondar hatseraino. Bere izpiritu argia atxikiz, erranez zoin urtetako gertakaria izan zen, aitzinekoa ala ondokoa, baino markagailu...
Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 16a
Mus
Etxebarne ostatuan muslarieri bi hitzordu proposatua zaie. Euskal Herriko txapelketaren kontu otsailaren 17an (20:00) eta Union Basque lehiaketarentzat martxoaren 10ean (20:00). Aitzin pintxoak proposatuak dira, tripa beterik hobeki musean artzeko gisan eta zergatik ez gezurño bat edo bi artean!
Libertimenduak
Igande goizean herriko plazan bazen mugimendu, xoko guzietarik jendea etorria zen, Baigura inguruko herriek eman...
Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 16a
Sarako Ihauteriak
Otsailaren 19an iraganen dira, elkarteek Lur Berri gelan bazkaria antolatzen dute. Menua: zerrikia, lukainka irrisarekin, gasna, deserta, arnoa, kafea ondokoarekin 16€. Haurrentzat lukainka patatekin eta deserta 8€.
Goazen
Otsailaren 4an Goazen taldeak Sarako...
Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 16a
Sastriabordako Brigitte Crouzat-ek liburu bat plazaratu berri du: "Le chevalier perdu" eleberria (roman). Liburu hortan, bi pertsonaia nagusi baditugu: Iparlaren pean bakarrik bizi den Emilie emazte baikorra eta Belgikako Gijsbert flandriar zalduna, bere zaldiarekin bide luzea beteko duena Euskal Herriraino, parte handienean Konpostelako bidea segituz, eta Iparlan gaindi Hendaiako hondartzaraino joanez, aitzinago egina zuen amets bat betetzeko. Istorio...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016