Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 16a
Mintzaldia
Euskal Herriko Iniziazioa eta Formakuntza elkarteak, otsailaren 24an (20:00), AIEC gelan, Philippe Meirieu hezkuntza zientzietako unibertsitateko erakasle emerituak mintzaldia eskainiko du, "Ikasleak sortzaile bilakarazi... bai baina nola?" gaiaren inguruan.
Karpeta Urdina filma
Otsailaren 27an (20:30), "Karpeta Urdina" filma ikusgai izanen da. Nazioarteko festibaletan hedatua izan da, sariak ere eskuratu ditu. Ander...
Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 09a
"Elkano - Lehen mundubira" erakusketa
Asporotsttipi gunean, otsailaren 21 arte, "Elkano - Lehen mundubira" erakusketa ikusgai da (10:00-17:30), sartzea urrik. Euskal Itsas Museoak du erakusketa plantan jarria, Elkano Fundazioaren laguntzarekin.
Erakusketaren karietara, 8 eta 12 urteko gazteek, 2 egunez bakantza denboran gomitatuak dira "Arte eta zientzia" ikastaldian parte hartzera. Juan Sebastian Elkano nor zen ezagutzeko parada ukanen dute....
Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 09a
Nor dira Kotondarrak? Ama familiako bat bere bi alabekin. Beren herrian ezin beren gustura biziz beste biderik nahi dute hartu, bainan egundainokotan kausitzen dute traba frango. Nun nola dabiltzan-eta, txotxongilo ikusgarri bat eskaintzen dute, preziatzen ahalko dena heldu den asteazkenean, otsailak 15 (15:00), Errepira aldeko bilgunean. Berak ez dira mintzo bainan kantuak badira euskaraz. Bost urtez goitiko haurrentzat ikusgai bat guziz asurtia.
...Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 09a
Baigura inguruan diren Suhuskune, Arrosa, Bidarrai, Iholdi, Irisarri, Ortzaize, Lekorne, Makea eta Luhusok, azken urte hauetan ohidura den bezala, elkarrekin Libertimenduak antolatzen dituzte. Jaz Bidarrain iragan baziren aurten Lekorneren aldi da, hitzordua plazan otsailaren 12an, igandez, emana da (10:30). Euria balitz Makeako Mindegiko aterpean litzateke. Udaberriari ongietorria denek elkarrekin emanen diote.
Libertitzeko beharra sentituz gero, zirtzilek gure herrietako eta inguruko...
Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 09a
Otsail ostegunak: otsailaren 9an, "Praktika eraldatzaileak gure lurraldean: zer eta nolaz?", Txomin Poveda, soziologian doktorearekin
Zabalik elkarteak 26. aldikoz antolatzen ditu "Otsail ostegunak" Donapaleun. Lehen mintzalaria, Txomin Poveda izanen da, ostegun huntan, otsailaren 9an (20:30), Bideaken. Txomin Poveda soziologian doktorea, Iratzar fundazioko langilea eta Bagira prozesuaren koordinatzailea da.
Lurraldeen behar...
Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 09a
Amalurrak pausa behar du
Otsailaren 26an, igandea, Kultura eta Euskara batzordeak proposatzen du Amalurrak pausa behar du txotxongilo antzerki emanaldia (11:00), VVF-en, Azkaingo Opor Zentroan.
Maddi Zubeldiak eta Xano Halsouet-ek sortu eta Ikas-ek (euskal pedagogia zerbitzua) argitaratu ipuin musikatua oinarritzat harturik, Maddi Zubeldiak haurrei zuzendutako txotxongilo antzerkia sortu du, Bernadette Iratzokirekin batera emateko...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016