Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 16a
Etxe-lurrentzat erosleak eta hondarkin geldoen zentroaren hedatzeari eza
Herriko kontseilua joan den astelehen iluntzeanbildu zen. 15 kontseilarietatik 14k parte hartu zuten. Gai guziak aho batez bozkatu zituzten. Garrantzitsuenak, hauek ziren:
- Zortzi etxe-lurrentzat erosleak hautatu Landaluzia eta Harrietakobordako guneetan: hastapen batean 29 hautagai lur zati horietaz interesatuak baldin baziren, azkenean 17k dosierra muntatu...
Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 16a
Adin Goxoa
Adin Goxoa, 3. adineko elkarteko biltzar nagusia Axafla-Baitan iraganen da, otsailaren 16an, 11:00etatik goiti izena ematen ahalko da eta 11:30etan biltzar nagusia eginen da.
Ondotik bazkaria izanen da.
Ate idekiak
Azkaingo ikastolak martxoaren 4an bere ateak zabalduko ditu (10:00-12:00), buraso...
Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 16a
Eskola publikoaren mus lehiaketa
Otsailaren 5ean, 76 pare arizan ziren. Huna emaitzak:
-A mailan: xapeldun Aguirre-Elissalde andereak, xapeldun orde Pagadoy (donamartiarra) eta Barnetche (Hazparne Zelaiko okina).
-B mailan: irabazle Lamarque-Aycaguer (amikuztarrak beti hor), Bidart-Etcheberryri nagusiturik
-C mailan: Durruty jaun-andereak irabazle, Mendiondo-Raph garaiturik.
Buraso antolatzaileek, muslari eta laguntzaile guziak eskertzen...
Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 16a
Senpereko Ihauterien eguna
Larunbatean iraganen da Senpereko ihauterien egun handia, hunek bukatuko ditu Zakuzaharrak taldeak sortu dituen ekitaldiak. Besta giroak behar luke nagusi, jende mozorrotuak, musika, dantza eta kantuak protagonistak izanen dira, ahantzi gabe joaldunak eta ziganteak. Otsailaren 18an (10:30) haurrendako jokoak, arroltze-moleta lehiaketa (12:00), zintzur bustitzea Xupz taldeak animaturik, bazkaria (13:30), aspaldi sortu zen Guk taldeak alaitua...
Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 16a
Ihauteriak
Otsailaren 18an, Mendi Alde eskolako burasoek ihauteriak antolatzen dituzte. Ibarreko haur guziak gomit dira, ttipi eta handi denak mozorroturik. Hitzordua trinketean finkatua da (15:00). Desfilea hortik abiatuko da eta ondotik arratsaldeko askaria eskainia izanen da.Animazio desberdinak izanen dira:jokoak, makillatze, musika, sorginkeria eta beste. Ongi etorri deneri.
Irulegiko Irratiaren kanpaina
Irulegiko Irratiaren...
Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 16a
Julen Olhagarayren heriotza
Julen Olhagarayren ibilaldia heriotzak gelditu du tanpez berrogei urtetan. Itsasuko karrika erdiko gizonak, herriko hainbat elkartetan eman du gogotik. Besteak beste, Goxoki, Hiru Kasko, Itsasuko Itzulia.... Ihauteriz uzten gaitu Julen-ek, gazteak dabiltzalarik beren hartz, dantzari, musikari eta zirtzilekin auzoz auzo bizi berriaren hauspotzen.
"Agur eta kolore" lelo pean, azken agur ederra, kantatua, musikatua eta dantzatua eskainia...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016