Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 09a
Urtarrila agiantzen hilabetea izaiten da, nahiz otsailean sartuak giren, zer erran daiteke aroaren partetik? Urte berria hasiz geroztik neguko aroa dugu, euria egin du, elurra ere bai, orain horma edo karroina, irauteko manera ere bai. Haatik erran daiteke lurrak irentsi duela eta errekak biziki apal direla, ikusiko ondoko egunetan zer eginen duen. Erran zaharrak dio: "Kanderailu bero, negua heldu da gero. Kanderailu hotz, negua joan...
Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 09a
Ihauteriak ditugu Itsasun, bestetan bezala! Eta iragan asteburu huntan abiatu dira Kaskarotak herriko auzoen bisitatzen. Segituko dute heldu den asteburuan. Hau asteburu nagusia izanen da. Huna nundik nora ibiliko diren:
- Larunbatean, otsailaren 11n (15:00), Kaskarotak egongo dira Boroi ostatuan eta Herriko Etxeko inguruetan, Plaza Berrin, Karrika Nagusian eta Plazan. Atharrin eskainiko dute dantza ikusgarria(18:30), Ataitzeko zahar eta gaztek. Ondotik izanen da Zanpantzarren auzia....
Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 09a
Heriotze: Pilla Etchegaray Londaitzekoa
Londaitzeko Pilla Echegaray joan den astean zendu zen, 84 urte zituen. Azken denbora hauetan bizkarretik sofritzen zuen eta ospitalean egonaldi bat egin ondoan, etxean artatua izan da eta etxean pausatu da, Elixabet bere espos lagunak eta lau semeek inguraturik.
Joan den asteazken arratsaldean iragan ziren Pilla zenaren ehorzketak. Doluminak Londaitzeko familia...
Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 09a
Euskal Herria ez da salgai!!
Hauxe dio askotan ikusten den pintadak... Ez da salgai bainan saltzen ari da...
Azken egun hauetako aktualiteak dion bezala zernahi saltzen da eta zer preziotan! Huna beraz Hazparnen, bide kurutze batean, eskualde batean saltegi baten depota duen etxe bat kasik bi milioietan saltzen dela! Berritua izana da, igerilekua badu bainan gehiago dena Pavlosky arkitektoak marraztua du. Hau 1930 urteetan biziki famatua izan den norbait da "néo...
Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 09a
Berrikitan Dordogne eskualdean iragan den Akitania Berriko "Ovinpiades" konkurtsoan, Frantsesenia lizeoko 3 ikasle sariztatuak izan dira.
Betti Bicain gamartearrak eta Txomin Olçomendy izuratarrak "Artzain hoberenaren" sailean lehen eta bigarren saria irabazi dute. Hirugarren postua hartu duena ere Frantsesenia eskolan den Patxi Saint-Laurent donaixtiarrak du eraman. Lehen biek orain, otsailaren 25ean Pariseko laborantza...
Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 09a
Urtarrilaren 29an igande goizez Denen Etxean ospatu ziren.
Fréderic Camou auzapezak agiantza hoberenak deneri eskainirik, herriko berriak, 2020tik hasiz, xeheki eman zituen. Biga-Bat herriko eskola publikoa Aiherrarekin bateratua, Arberoa Alaiki aisialdi zentroa eta horietako langileak eskertu zituen.
Elkarteak herriko bizian parte hartzeagatik goretsi zituen: "Erberua" palantxa lehiaketa eta Izturitze randoren antolatzailea eta "Artetxea" urtean zehar gisa guzietako animazioen...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016