Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 19a

Bixintxo bestak

Zibururekin batera horra urteko lehen herriko bestak hor direla, urtarrilaren 20an hasiko dira eta bi asteburuetan iraganen dira.

Pellot desfilearekin ofizialki hasiko dira, eskolako haurrak lagun, arroltze moleta lehiaketa, ikusgarri, pilota partida, ahantzi gabe famatua den danborrada izanen dira abusagailuak. Aurtengo berritasuna, Hendaiako kirolariak omenduak izanen dira. Egitarau osoa agertzea luzeegi izanez, bakarrik memento azkarrenak aipatuko ditugu.

Urtarrilaren 22an...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 19a

Bazkaria - Agiantzak - Herriko bestak

Bazkaria

Joan den egunean, biziki giro goxoan iragan da 70 urtez goitiko ziburutarreri Herriko Etxeak eskaini bazkaria. Denak alegera zauden parropiako gela zabalean. Orotara, 60 bazkaltiar umore hoberenean, hori behar da azpimarratu. Bazkaria ederki prestatua eta zerbitzatua Miarritzeko ostaler-ikastegian diren gaztetxoek, beren hiru erakasle lekuko, ikasleak berak ere lorietan gisa hortako harremanak ukanik herritar xahar askorekin. Auzapezak oroitarazi du indar...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 19a

Yoga irri eginez

Bildu Hodian elkarteak otsailaren 2tik harat, ostegun goiz guziz "irri-yoga" deitu aktibitatea adineko pertsonentzat kitorik proposatzen du. Izena emaiteko: BilduHodian@gmail.com edo 06-86-47-19-29.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 19a

Beskoitzeko Herriko Etxea legez kanpo - Bixintxo pestak

Beskoitzeko Herriko Etxea legez kanpo

Beskoitzeko Ikastolak astearte huntan elkarretaratze deia zabaldua zuen, Herriko Etxearekin aldi bat gehiago arazoak ukanez. Herriko Etxea entseatu da herriko kantinan ikastolako haurren kopurua mugatzea, ikasturtea bururatzean 2022ko iraileko sartzerako 54 haur deklaratuak izan ziren. Baina ikastolako ikasleen kopurua gainditua izan da eta 55 haurrek kantinan jan behar lukete. Hastapenean auzapezak "55." haurra kantinara joaitea...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 19a

Arberoa kirolak: entrenamenduen berrabiatzea - Union Basque mus txapelketa - Jogurtak Zabaltzan - Arberoa ibarrean

Arberoa kirolak: entrenamenduen berrabiatzea

Urtarrilaren 3an, ostiralarekin, Donoztiriko Sanoki ezker paretan, herri kirol elkarteak entrenamenduak berriz hasi ditu.

Taldearekin herri kirolak entseatzera edo praktikatzera etorri nahi duen pertsona guziak ongietorriak dira. Kontaktua: 06-65-62-07-06 (Alain).

Union Basque mus txapelketa

Belhoritz elkarteak Union Basque mus...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 19a

Mus txapelketa

Aurten Frantziako mus txapelketako partidak Itsasuko eremuarentzat, Txistulari ostatuan iraganen dira. Otsailaren 9an lehen partidak hasiko dira (20:00). Izena emaiteko 05-59-29-75-09.

...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016