Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 26a
Urtarrilaren 28an, larunbat huntan, iraganen da gaualdi hau, egunero Madagaskarren lan egiten duen Amadea elkartearen alde.
Amadea, haurrentzat antolatu harrera zentroak dira: eskolak, ikasle gurasoak, irakasleak, laborari elkarteak, kooperatiba bat, ekoizpenak, formakuntzak, etab biltzen eta eskaintzen dituztenak.
Elkartearen izpiritua, emazte eta gizonek elkarren artean eta elkarrentzat bideratu garapen iraunkorra da.
Gaualdia Sanoki gelan iraganen da (19:30). Beti...
Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 26a
Larrekon jazz eta pop song musika urtarrilaren 28an
Jazz eta pop song musikarekin, goi-mailako kontzertuan parte hartuko dute Alfio Origlio, pianista aparta Europa mailan eta Célia Kameni, hau aldiz jazz munduan den kantarietan hoberenetako bat dugu. Larunbatarekin (20:30), Larreko antzokian gaitzeko ikusgarria eskainia da, Senpereko Kultur eta Ondare elkarteak antolaturik. Haueri bi musikari uztartuko dira, Rémi Vignolo kontrabaxuan, baitaZaza...
Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 26a
Bi biltzar nagusi
Pasa den asteburuan iragan dira bi elkarteren biltzar nagusiak.
Lehena Ur Begi - Ortzirale arratsaldean Latsan iragan dena, 132 parte hartzailerekin, elkarteak gaur egun 200 bat kide kondatzen ditu. Christian Ibarboure kultur axuantak eta Xan Errotabehere lehendakariak ongi etorria egin ondoan, 10 jarduera desberdinen ordezkariek aldizka beren txostena eman dute iragan urteaz: mintzaldiak (A. Errotabehere),...
Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 26a
Idortea
"Kalamitate" ezagutza erdietsi baitu, jazko idortearen kalteak jasan dituzten laborariek dosierrak bete behar dituzte laguntzen ukaiteko. Xehetasunak Herriko Etxearen baigorry.fr webgunean. Martxoaren 16a da azken epea.
Donostei
Donostei ikastegiak ateak publikoari idekitzen ditu, ibiakoitz huntan (9:00-12:00). Erakaskuntza sailean egiten den lanaz gehiago jakiteko eta barneen bisitatzeko parada emana zaie...
Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 26a
Trinketeko hotela eta ostatuaren salmentaren baitan, herriko kontseiluak trinket partea eskuratzea erabaki zuen. Lekuaren iraunkortasuna bermatzea eta kirol aktibitateak atxikitzeko helburua du. Trinketaz gain, ondoen den apartamentua herriak erosi du ere, aldagelak muntatzeko.
Funtzionamendua eta lanak kudeatzeko herriko kontseiluak batzorde bat izendatu du. Diru-laguntza dosierra Departamenduko Kontseiluan aurkeztua izan da.
Eiheralde...
Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 26a
Duela zenbait aste biltzar nagusia gure herrian izan da, zoinetara gomit baitziren hirugarren adinekoak, baina ere bertze nornahi.
"Presentzia berdea" (Présence verte) elkarteak antolatua zuen, erakusteko jende adinetako bat etxean izanagatik ez dagoela bere ber utzia. Tresna berriak badira ukaraietan ala lepotik dilindan jalgi berriak direnak, nunahi errebela ala galdurik, berdin eroririk, pertsona nun den erraiten duena. Hori 7 egunez, 24 orenez, zentral batean seinalatua...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016