Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 12a
Loto
Mayorga eskolak, urtarrilaren 13an, ostiralez (19:00) loto bat antolatzen du, Izpurako Faustin Bentaberri gelan. Gauza anitz irabazten ahal dira: egonaldi, tableta, opari saskiak... eta beste. Jateko eta edatekoa ere izanen da.
Dantza ikasi
Garaziko ikastolak, Libertimenduen sasoia hurbiltzen ari dela eta, hilabete huntan asteazken guziz (18:00-19:00), fandango eta arin-arin ikasteko gomita zabaltzen du. Kurtsoak kitorik...
Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 12a
Euskal Elkargoaren proiektu nagusiak Amikuzen
Euskal Elkargoak Amikuzen dituen hiru proiektu nagusiak emeki-emeki lurretik ateratzen ari dira. Hala nola Osasun poloa, Aiziritzen eraikitzen ari du, ospitalearen ondoan. Desegina izan den "Villa Fleurance"-ren lekuan sortzen ari da. 17 profesional (mediku, erizain, kine, oin-artatzaile, dietalari, psikologo...) gerizatuko ditu, baita ere Baionako...
Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 12a
Iragan urteko gertakariak gutiz gehienak aipatuak izan badira, harrabots handirik gabe eraiki diren eraikuntza batzuk aipatzea ere merezi dute. Erreka Gorri aterpetxeak gaitzeko freskoaldi jasan ondoan, ateak zabaldu ditu. Hunen bisean-bis, Rémi Hasquet urepeldarrak, ofizioz zuhain tratularia, bere negozioari doakion aterbea apailatua du. Horri datxikola, Peio Antchagno, Koskorreko semea, zur lanean berezitua, estalgune gotor baten egiten ari da. Auzo izanen ditu Itxaro eta Peio...
Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 12a
Kantaldia: Lauburu taldea eta Eñaut Elorrieta
Hazparneko "Ezkia ikastolak 50 urte" proiektua kari lehengo eta oraiko buraso, ikasle eta erakasleak bildu dira hainbat ekitaldi desberdinen proposatzeko, Hazparnekoak eta herri auzoetakoak. Hazparne eta Aiherraren ondotik, aldi honetan Bastidako burasoen aldi da eta horra zer programazio ederra eskainiko duten, heldu den urtarrilaren 21ean, Bastidako Inessa de Gachen gelan.
Lauburu taldea: Aldude...
Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 12a
Sortze
Marttaenean bizi den Mathilde Orgogozo eta Alexandre Loquet bikoteak ongi-etorria egin dio Léon Jon Aitor semeari. Urtarrilaren 2an sortu da. Goresmenak aitama gazteeri eta agiantza zoriontsuenak sortu berriari.
Heriotze
Piarresgorriko Suzanne Bidart, sortzez Machicote Itsasukoa, zendu zaigu 81 urtetan. Piarresgorriko Xanekin ezkondu zen 1959an eta hiru seme-alaba ukan dituzte, Mailux, Pierre eta Etienne. Lehenik Baionan bizi...
Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 12a
Agiantzak urtarrilaren 29an
Herriko agiantzak urtarrilaren 29an iraganen dira (11:00), Bil Etxea gelan. Zintzur bustitze bat eskainia izanen da eta Goxoki ostatuak prestatu bazkaria herriko adindunei proposatua da (paper bat ukanen duzue zuen postontzietan).
Eskolako mus txapelketa
Heldu den urtarrilaren 15ean, Eskolak bere ohiko mus txapelketa antolatzen du. Izen emaiteentzat hitzordua Bil Etxea gelan (14:00).
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016