Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 23a
Joanes Goyhenetche, Ezterenzubi Intzaian duela 87 urte sortu zen. Laborantza ingeniari ikasketak Angers-en egin ondoan, Lekorne Garroan zen laborantza moldakuntza zentroa kudeatu zuen. Hazparneko laborantza eskolan ere kurtsoak eman zituen garaian. Ondotik Etxarriko AFMR zentroan sartu zen eta erretreta hartu arte, BTSeko ikasleak formatu zituen, baita ere Frantziako laborantza ganberetan kontseilari zirenak. Europako eta Afrikako herrialde anitz ezagutu zituen denbora...
Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 23a
Otsail ostegunak
Otsailaren 23an, "Kalapitatik jazarpenera:taldean bizitzeak eragiten dituen dinamikak" Elorri Garat, haur eta helduen psikologoarekin.
Otsail ostegunek segitzen dute. Lehen bi emanaldietan 60 bat pertsona hurbildu dira. Aldi huntan"kalapitatik jazarpenera" izanen da Elorri Garat, haur eta helduen psikologoak, azalduko duena.
Taldea, osatzen dituen kideen gehiketa sinplea baino gehiago da. Taldeak elkartasuna, sustengua eta babesa eskaintzen...
Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 23a
Bide handiko obrak
Hamabortz urte pasaturik badu Heraitze eta Arruntza arteko errebide nagusia obretan dela, lau lerrotara pasatzeko gisan. Departamenduko zerbitzuek segurtatzen dute laster lan horiek bukatuko direla eta heldu den udako dena idekia izanen dela. Hortaratzeko halere Arruntzako zubian 350 bidetik bide handira jausten den bide zatitxoa hetsia izanen da, aste huntarik haste 4 hilabetez, segurtasun lan batzu gehiago egiteko. Jendea asko pleini da zatitxo...
Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 23a
Libertimendu arrakastatsua
Joan den igandean Donibaneko karrikak airostuak ziren dantzari eta zirtzilen desfilearekin. Merkatu estalian ikusgarri umoretsuaren ikusteko parada bazen, Maddi Sarasua eta Sustrai Colina bertsulariak hor zirela zirtzilen erranak borobiltzeko. Oharra egin behar da garaztar zirtzilak, denak emazteak zirela, gutitan ikusten dena.
Iparraldeko Orkestra
Otsailaren 24an (20:00) Iparraldeko Orkestrak Vauban...
Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 23a
Herriko bozak: lehen itzulian
Horra joan den igandeko emaitzakhauexek dira: "Agir pour St Pée" Bernard Elhorga1.115 boz, "Hats Berri" Christophe Jaureguy1.080 boz, "Elgarrekin Senpererentzat"Dominique Idiart 891 boz. Heldu den igandean, otsailaren 26an, bigarren itzulia iraganen da.
Kultur ekitaldiak ugari
Negu bihotzean izaiteak halako tristura giro bat sortzen du, beharrik ihauteriak hor ziren bazterren alaitzeko....
Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 23a
Otsailaren 25ean iraganen dira, Erdizka gelatik desfilearen abiatzea eginen da (17:00). Egitarau aberatsa proposatua da: dantza tradizionalak, Zanpantzarren auzia eta "sua-ipurdian" dantza, hauren mozorro ederrenaren lehiaketa, Bardozen Kantuz, dantzaldia Arberoako txarangak animaturik. Jateko eta edateko segurtatua izanen da.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016