Herriz Herri | 2022ko Irailaren 22a
Urtero larrazkenean antolatu den Makea Oinez gertakaria hurbiltzen ari da, urriaren 2an iraganen da. Baigura (897m) eta Urtsu (678) mendiek Makearen sehaska osatzen dute. Egun horretan bi gune desberdin hauen ezagutzeko parada emana da.
Lau ibilaldi proposatuak dira:
-"Ttipia": 13km, 650 metro desnibel, Urtsu kaskoan gaindi
-"Urtsu": 17km, 800 metro desnibel, Lau Borda deitu gunetik pasatuko dena.
-"Baigura": 27km, 1360 metro desnibel
-"Baigura" + Urtsu: 36km,...
Herriz Herri | 2022ko Irailaren 22a
Ziburun, kultura gogoan, sasoin berri bati plantatu dira Zokoko gotor-leku ezagutuaren itzalean egin den bilkura batean. Eneko Aldana-Douat auzapezak bere aldean zituela Emilie Dutoya eta Fanny Lascube kulturaz azkarki arduratzen diren hautetsiak. Sail berriaren konduko lehen ekitaldia heldu den larunbatean Zokoa auzoaldean. Hip-hop gisako dantzari talde bat, Anthony Egea kudeatzaile, Katalunia aldeko joko berezi zonbait eta...
Herriz Herri | 2022ko Irailaren 22a
Seaskak, Angeluko eta Biarritzeko ikastolekin partaidetzan antolatzen duen eguna da (9:30-20:30). Egun horren helburua, ahalik eta jende gehienari taula kirolak sustatuz, euskara ohi ez den tokietara ateratzeko xedea du. Irailaren 24an iraganen da, Angeluko La Barre eskualdean, egun osoan surf, skate, roler eta beste hainbat aktibitate izanen dira. Animazio desberdinak ere aurreikusiak dira, besteak beste Angeluarrak, joaldunak, Laparrak eta DJ Xano hor izanen dira.
...Herriz Herri | 2022ko Irailaren 22a
Errugbi denboraldia abian
Azken bi urtetako txapelketak lehenbailehen ahantzi behar dira, gure taldeak ez baitu bere irudi hoberena erakutsi. Egia erran biziki kirolari gazteekin arizan da, esperientzia eskasa sentitu da. Hortarako aurten, taldea ongi azkarturik, denboraldi berri huntan buru-belarri sartuko da. Zuzendaritzan bikote bat jarria da, Mikel Guerendiain eta Clément Ozcoidi, baita kirol zelaian trebatzaile lanetan David Gaillet eta Cyril Pamphile....
Herriz Herri | 2022ko Irailaren 22a
Herriko kontseiluaren bilkura
"Biharko Herri Ttipi" programan sartua da Hazparne eta ondorioz hartzen diren erabaki gehienak sail hortan barne dira. Programa hori bost sailetan banatua da:
- Diren bizitegien berritzea eta hutsak direnak berrerabiltzea.
- Herrian komertsioaren bultzatzea.
- Toki goxo batzuen sortzea herri landaretsu eta baketsu batean.
- Herri bizi, kirolzale eta herritarra egin.
- Ondarearen ezagutaraztea.
Sail...
Herriz Herri | 2022ko Irailaren 22a
Heriotza
Uztaritzen irailaren 8an Mixel Fernandoren heriotzaren berria ihurtzuri baten abiaduran hedatu da. Mixel zendu da Espainian, Aragoneko Huezka ondoan den Beranuy herrian, bideko istripu batean motoan zoalarik. 1962ko agorrilean sortua, 60 urteak bete berriak zituen. Esposatua zen, 3 mutikoen aita: Pierre, Julien eta Paul, Etxehasia auzoan eraikia zuen familia hazteko etxea. Laboratorio batean egiten zuen lan eta helduxea zen erretretako adinera. Herriko...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016