Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Irailaren 22a

Urgazietako pestak

Beskoitzen entzuten den bezala: "To! Salineko pestak!" Eta bai Beskoitze Urgazietako pestak heldu zaizkigu hilabete huntako 23, 24 eta 25eko asteburuan, urtero bezala San Mixelez.

Auzogune hortako pesta komitea 30 gaztez osatua da eta erran behar da gaitzeko giro beroa beren artean izanez, badakitela giro horren hedatzen pesten denboran. Huna aurtengo egitaraua:

Ortzirale 23an (19:30), karro ibilaldia Urgazietan gaindi, Beskoitze zentrotik pasatuz, josta eta umore ona izanen...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Irailaren 22a

Heriotze - Ezkontza - Herriko egiturak

Heriotze

Leizpartze Behereko-Etxeko Patrick Urrutia pausatu da, aitzineko astean, 67 urtetan, eritasunak eremanik. Laboraria ofizioz, bere sort etxaldean eman du azken hatsa. Doluminak Daniel eta Nicole anai-arreberi eta familia guziari.

Ezkontza

Baigorriko Martta Hirigarai eta Aldudeko Dominique Campistron andereak gure Herriko Etxean esposatu dira, joan den ibiakoitzean. Ezkontzaren zeremonia biziki hunkigarria izan da eta ondotik plazan...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Irailaren 22a

"Plazatik harat" kabalkada arrakastatsua


Igandean iragan da Ortzaizeko kabalkadaren lehen emanaldia, 1.200 ikusliarren aitzinean, toki guziak aitzinetik saldurik eta jende asko gibelera joan da sartze gehiago ez izanez. Entzunak entzun, ikusliarra Ortzaizetik xoraturik joan da, parte hartzaile eta laguntzaileen pozerako. Bigarren emanaldia ibiakoitz huntan izanen da eta oraino zonbait leku gelditzen badira, lerro hauek idaztean usaiako lekuetan, irakurtzean hain segur denak salduak izanen dira. Bigarren emanaldiko...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Irailaren 22a

Kintoan barna - Ezkontza - Kermeza

Kintoan barna

Joan den astean Kintoan Barna mugaz gaindiko proiektuak estreinatuak izan dira. Eguna, Baigorrin Mehaka zentroaren bisitarekin abiatu da, ondotik Bankan meategiko bidexkan barna ibiliz, Alduden Erreka Gorri aterpetxea ikusi eta, Urepelen Amerikanoinean pasatuz, proiektu horien emaitzak orok deskubritu dituzte. Hortik landa, Eugin, Fabrica de Arma deitu gunean estreina ofiziala egin da.Iruñako koru batek Agur Jauna kantuarekin harrera ezin hobea eskaini...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Irailaren 22a

Sortze - Ezkontza - Zuen agenda

Sortze

Azken denbora hauetan hiru sortze izan ditugu gure herrian. Idiartean, joan den uztailaren 23an Marie Velendoff eta Anton Seban andere jaunek Ainhoa, Lili, Isabelle bati ongi etorri egin zioten. Agorrilaren 11n, Hergaitze Mendilarreko Louise Gerrier eta Sebastien Barrian andere jaunek Alice ttipi bati eta agorrilaren 23an, Hergaitze Uhaldeko Melanie Menahem eta Antoine Vauthier andere jaunek Noah, Marley bati. Zorionak 3 sortu berrieri eta goresmenak...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Irailaren 22a

Oztibarreko ikastolak 30 urte

Besta jendetsua eta ederra

Ezin hobeki joan da iragan larunbatean, Larzabalen, Oztibarreko ikastolaren 30 urteen besta eguna. Egoitza askotan egonik, 2007adanik Larzabalen dago berea duen egoitzan hainbat tokitako aldaeren nekea gainditurik.

Aurtengoan 42 haurrekin, 3 irakaslerekin eta 2 langilerekin baldintza onetan derama ikas-erakaskuntza eginkizuna.

Besta ederrak elkartu du jendea 30. horrentzat giro hoberenean ez baitzen desen eskasik: pilota,...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016