Herriz Herri | 2022ko Irailaren 15a
Lapurdi Irratiaren 30 urteak ospatzeko bolondres eta entzule guzieri, irailaren 22an, Marc Aillet apezpikuarekin batean proposatua da eguna Irulegi herrian pasatzea. Horra egitaraua:
-Ongi etorria elizaren aitzinean (9:15).
-Goizeko otoitza Jondoni Bixintxo elizan (9:45).
-Irulegiko herriaren bisita (10:30): Orreagako frailek eraiki kapera, etxe ikusgarriak bai eta ere San Bixintxo eliza berria. Sortzez Irulegikoa den Aita Jean-Baptiste Etcharren (1932-2021) misionestaren...
Herriz Herri | 2022ko Irailaren 15a
Arrapestak: buruilaren 15 eta 16an
Ostegunez, pilota lehiaketa eta talo gaualdia. Ostiralez finalak, ostatu, jateko eta kontzertu Basapiztiak taldearekin (22:00), ondotik DJ.DOY.
Ikasturtean arrunt sartu aitzin, denak gomitatuak gira elkarretaratze horietan alaitasunean indar berritzen.
Kosta Garaiko jarduerak berriz abian
Gimnastika, pilates eta tretxing - Roselynerekin...
Herriz Herri | 2022ko Irailaren 15a
Bestak - Larunbatean mendi bizikletaren ibilaldian izan da jende, ihiztariek ere beren ball-trap hortan, dena ongi pasatu da. Arratsaldean "Sara Korrika" zela, bazen lasterkari anitz, Guillaume Levoy irabaztun atera da, kontzertuan 2.400 sarrera izatu dira. Igandean meza nagusian Urruñako klikarekin, ondotik bi hilerrietan beteranoak ohoratuak izan dira, auzapezak loreak pausatu ditu, gero klikak kontzertua plazan eman du....
Herriz Herri | 2022ko Irailaren 15a
Artetxeko kantaldia
Agorrilaren 22koa, arrakastatsua izan zen. Lehen partean Gari, Ertzainak taldeko abeslari famatuak giroa hastetik berotu zuen, entzuleek berarekin denborako zenbait kantu atseginekin xaramelatzen zituztela.
Ondotik Xiberotarraktaldeak Artetxea inarrosi zuen, Larrori anai-arrebak eta beren lagunak, oro berdin kantari ederrak, trenpu gaitzan agertu ziren eta haien entzutea denentzat zinez plazer handia izan zen.
Milesker Gari eta...
Herriz Herri | 2022ko Irailaren 15a
Heriotza
Joan den astean ez bakarrik Arruntza, bainan Uztaritze guzia inarrosi du Eric Gazteluberryren heriotzaren berriak. Arruntzan sortua 1968an, kasik 54 urte zituen. Familiatua bi haurren aita, 34 urte huntan lan egiten zuen seroren komentuan eta Andaula erretira etxean, eraikuntza, baratze eta kanpo horien mantenuan, Jean-Baptiste bere lagunarekin. Nahiz bera Uztaritze erdian bizi, Arruntza auzoari osoki atxikia zen, beti zerbitzu egiteko prest izan, zedin...
Herriz Herri | 2022ko Irailaren 15a
Heriotze
Kattin Ardoain pausatu da 70 urtetan. Leispartzen zuen sortetxea, bainan Larrazkena erretreta etxean zagon urte andana bat huntan. Kattin zenaz atxikiko ditugun oroitzapenetan, hilabeteko lehen ibiakoitz guziz plazako merkatura jiten zela, ttiki-ttaka, ez baitzuen hango askaria huts egitekoa. Doluminak senideeri.
Klaseko bazkaria
Aurten 65 urte betetzen ditugun baigorriarrak Manexenean bildu gira, joan den ibiakoitzean....
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016