Herriz Herri | 2022ko Irailaren 15a
Plazako lehiaketen finalak
Irisartarrak pilota elkarteko pilotari eta segitzaileentzat zer uda aberatsa eta berotsua. Hemendik beretik, esku-huskako hiru pareren balentriak dauzkizuegu kondatu eta denbora berean pilota elkartearentzat udako bi lehiaketen antolatzeak badauka helburu bat, Irisarriko plazaren airostea!
Joan den uztailean abiaturik, 70 parerekin herriko trinketean palantxan eta 30 ekipoekin plazan esku-huska, buruil hastapenean bere azken eguna ukan...
Herriz Herri | 2022ko Irailaren 15a
Gaueko bizimodua lasai izaiteko hitzarmena
Jean-François Irigoyen auzapezak, Philippe Le Moing-Surzur suprefetak eta Cécile Contet polizia komisarioak aurkeztu dute gaueko bizimoduaren eta herritarren lasaitasuna eta segurtasuna zaintzeko adostu hitzarmena.
Profesionalak, Herriko Etxea eta Pirinio Atlantikoetako Prefetura 10 printzipioren inguruan engaiatzen dira: ordutegiak errespetatzea, gauazko azantzen eta auzoen arteko gatazken kontra borrokatzea,...
Herriz Herri | 2022ko Irailaren 15a
Hazparne eskualdeko elkartasunezko garraioa
2020ko uztailean sortu zen elkarte hau. Bakarrik eta zokoratua bizi den pertsona ororen laguntzea du helburu. Hortan parte hartzeko auto eta denbora piska bat ukaitea aski da. Zahar ala gazte, hitzordu batetara joaiteko, norbait bisitatzeko, erosketak egiteko... Mugitzeko arrazoiak anitzak dira eta laguntza hori hartzen duenarentzat funtsezkoak. Jakin behar da elkarteak, asurantza eta ordainketa guttien bat emaiten duela....
Herriz Herri | 2022ko Irailaren 08a
Inkesta publikoa
Azkaingo Herriko Etxeak jakinarazi du, Tokiko urbanismo Planaren (PLU) aldatze proiektuari buruzko inkesta publikoa iraganen dela irailaren 19tik urriaren 21era. Helburua, urbanismo plana egokitzea, argitzea eta eguneratzea izanen da. Agiriak, Herriko Etxean edo Euskal Elkargoaren gunean ikuskatzen ahalko dira.
Berexte zakuak
Buruilaren 23an iraganen da hurrengo berexte zakuen banaketa, Herriko Etxeko ezkontzen gelan...
Herriz Herri | 2022ko Irailaren 08a
Sasoi berria larunbatean, buruilaren 10ean, hasiko da. Nazional 2 eta 18 urtez petik taldeek jadanik zonbeit partida entrenamendu gisa eginak dituzte. Kirolarien aldetik ez da kanbiamendu handirik izan, bakarrik kudeatzailea da berria, orain Mathieu Tauzin xiberotarra izanen dute entrenatzaile.
Lehen partida beraz larunbatean (19:00), Charentes aldean, partida gogorra ukanen dute.
18 urtez petikoek aurten ere Atharratze-Irisarri elkarturik, lehen aldikoz ariko dira Frantziako...
Herriz Herri | 2022ko Irailaren 08a
Herrixka
Baionako ikastolek irailaren 17an Herrixka deitu ekimena antolatzen dute (10:00-19:00), Etxepare lizeoan. Egun horren helburua da euskarazko aktibitateak ezagutaraztea: borroka, dantza, yoga... eta beste.
Eusko Ikaskuntzaren lehiaketa deialdia
2000an, Eusko Ikaskuntza Iparralde eta Baionako Herriko Etxea, euskal kultura balioan jartzen dituen eragileen lanak saritzen hasi ziren. Xede horrekin, deialdiak antolatzen...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016