Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Irailaren 08a

Antzerki eta bertsu afaria - Elkarteen forua

Antzerki eta bertsu afaria

Herriko bestak hurbiltzen hasiak dira, ondoko astean egitarau zehatza agertuko dugu. Oraindanik besten kari iraganen diren bi hitzorduren berri eman nahi dugu. Lehena irailaren 15ean, ostegunarekin, Jostakin antzerki taldeak haurren ikusgarria emanen du, Hodi Aldean (20:00), ondotik talo eta edateko.

Bigarrena, bertsu afaria Etxebarne ostatuan iraganen da, buruilaren 16an, ostiralarekin (20:00), saio eder baten mentura, Maialen Lujanbio...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Irailaren 08a

Pilota txapelketako finalak

Uda huntan pilota hutsezko txapelketa iragan da Donamartiriko plazan. Azken fasea iragaiten ari da eta 3 mailetako finalak irailaren 17an iraganen dira, arratsaldez. Ondotik jateko eta edateko izanen da eta galdegina da izena emaitea Thierry (06-74-52-05-58) edo Guillaume (06-98-63-13-10) deituz, irailaren 11 aitzin.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Irailaren 08a

Etorkinak elizan atxiloturik - Bideak egitasmoa - Argi sistema berria - Merkatu - Elkarte: izen emaitea

Hamabi etorkin elizan atxiloturik

Abuztuaren 27an, ostiralarekin, poliziak eguerdiz Bixintxo elizara sartu eta, bertan ziren hamabi etorkinak atxilotu eta eraman zituen. Herriko Etxeak irmoki gaitzetsi zuen ekintza hau, Filipe Aramendi auzapezak eta Mikel Epaltza apezak hitz gogorrez salatu zuten. Abuztuaren 28an, larunbatarekin, ekintza poliziara salatzeko asmoz, arratseko seietan hirurehun pertsona inguru bildu ziren elizaren aitzineko elkarretaratzean. Poliziaren...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Irailaren 08a

Herriko sozial zentrotik - Gau Eskola - Kontzertua - Erakusketa - Elgar Oinkaren ikusgarria

Herriko sozial zentrotik

Urtero, herriko sozial zentroak erretretatuei proposamen hau egiten die: Baionako Scène Nationale elkarteak antolatu ikusgarrietatik hiruetara molde berezian joaitea. Dantza, musika eta antzerkia ikusgarriak prezio apalean eskainiak dira eta garraioa kitorik da, harat joaiteko. Tokien kopurua mugatua da. Hortaz gehiago jakiteko Elgar Zentroan eginen den bilkura huntara joan behar da: irailaren 20an (14:30) Elgar Zentroan lehen...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Irailaren 08a

Bilbalka kirol gunea - Ekaitz bortitza - Gau Eskola sartzea - Dantza ikusgarriak

Bilbalka, Donapaleuko kirol gune berria: ate idekitzeak

Duela zonbait hilabete, Extebe Irola, Donapaleuko enpresariak, kirol gune berria eraiki du, Bithiriñako bidean. Ikusiz Amikuze eskualdean kirol anitzen egiteko posibilitaterik ez zela, hala nola biziki galdeginak diren padela eta eskalada, kirol gune berri baten egitasmoa landu du eta joan den primaderan zabaldu. Gaur egun, bederatzi kirol berezi proposatuak dira:...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Irailaren 08a

ELB sindikatuaren 40 urteak

Euskal Laborarien Batasuna (ELB) sindikatuak Izpura hautatu du bere 40 urteak ospatzeko.

Hasieratik sindikatuak etxalde ttipien eta ertainen alde lan egin du, "Hiru baserri ttipi hobe dira handi bat baino" mezua bereganatuz. Honekin batean AOP bezalako sor-markak bultzatu ditu, bai eta laborarien zerbitzurako elkarteak (AFOG, BLE, Idoki, Lurzaindia...).

Izpuran ospatuko den besta aitzin, Donibane Garaziko Jai-Alaian (10:30) sindikatuak manifestatzeko deialdia zabaltzen du....


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016